top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Zigoitiko erromanikoa

San Pedro de Gorostiza - Olano - Zestafe

Erromaniko hau biztanle gutxiko herrietan garatutako landa eremuko adierazpena da, Goi Erdi Aroan zabaldu eta XII eta XIII. mendeetan batez ere loratu zena, bizigune txiki horiek parrokia-tenpluak eraikitzeko gaitasun ekonomikoa lortu zuten unean hain zuzen ere.

 

Estilo berantiarreko erromaniko baten aurrean gaude, arkuak zorroztuta dituena, dekorazio naturalistaduna arkibolta zein kapiteletan. Hala ere, aipagarriena, burualde laua duten tenpluen ugaritasuna da, agian, eraikitzen zituzten herrixken baliabide falta dela eta horrela eraikiak.

OLANOko herrian esaterako, bertako eliza erromanikoa eta barruan gordetzen duen erretaula ospetsua ezagutuko ditugu. Eliza erromanikoa izaki, garai horretako elementuak ditu. Bereizgarriena, aldiz, XVI. mendeko (gotikoa) erretaula da, margotutako taulaz, erliebez eta balio handiko tailez osatua. Gainera, birgaitutako errota ezagutzeko parada ere izango dugu.

Gero ONDATEGI-ra hurbilduko gara. Bertan San Lorenzo elizarekin topo egingo dugu, Akosta eta Gopegiko elizarekin batera XI.mendeko bide garrantsitzuetan kokatu zirenak. Fraide eraikitzaileek eraiki zituzten, nafarroako erregeek, oso egoera ezegonkorra zen lurrraldea babesteko saioan.   

TTIPIA 

Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekuak aukeratuz.

Tel. 945243828 / 645844087

Gutxienez 4 laguneko taldea.

Hizkuntzak: gaztelera, euskara eta ingelesa.

2-5

€ bitartean

Beste bisita batzuk

bottom of page