TOP 10
04
Oroko Ama Birginaren
Santutegia
Zuiako (Gorbeia osatzen duten udalerrietako bateko) haitz-lekurik ezagunenean aurkituko duzu parerik ez duen gune eder hau. Izan behar du zerbait magikoa leku honek, Burdin Aroan jada bizi baitzen gizakia bertan.
Bitorianotik, Oroko Ama Birjinaren Santutegira igoko gara errepidez (3 km). Gain batean dago, eta Zuiako Bailararen ikuspegi panoramikoa du, ingurune natural eder baten erdian.
Gaur egungo santutegia 2 etapatan dago eraikia: lehenengoa, 1500 urtearen inguruan, eta bigarrena 1560-1570 urteen artean. Koru errenazentista du, ganga gotikoa, eta kanpai-horma XVI. mendekoa da.
Bisitariak egiaztatuko du lekuaren magia kokaguneak berak sortzen duela, izan ere, orokoa bezain ikuspegi pribilegiatua duten leku gutxi daude.
Ermitaren barruan, erretaula barrokoaren gainaldean ikusiko dugu Ama Birjinaren irudia, XIII. mendeko altxor bat. Hau da: 1962ko erretaula barroko batean dago kokatuta XIII. mendeko eskultura bat.
Oso antzinakoa den kofradia bat du. Kofradiak meza ematen du irailaren lehenengo eta hirugarren igandean. Hainbat egunetan dago erromeriak antolatzeko ohitura: San Marko, Igokundea, Maiatzeko Pazkoa eta San Antonio.
Santutegitik gertu, 1918an, Oroko Haitzetako Kastroa (K.A.ko XI. mendekoa) aurkitu zuten. Zirkularra zen, bertan zeuden etxebizitzak bezala. 1960 eta 1962 urteen artean egin ziren indusketak, eta zeramika eta burdin aztarna ugari aurkitu zituzten.
ZUIA
TURISMO BULEGOA
ESPERIENTZIAK
HURBILEKO MUSEOAK