GALDU EZIN DITUZUN LEKU INTERESGARRIAK
Alde zaharrak
Gorbeiako hiribildu asko Erdi Aroan sortu zituzten; ondorioz, luxu handia da euren alde zaharreko kale harriztatuetatik pasatzea, higiezinen ondarearen benetako harribitxiak baitira. Balio handia dute eta horregatik “monumentu multzo” izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak horietako asko.
HIRIGUNE HISTORIKOAK, DORREAK ETA JAUREGIAK
Bizkaiko zonaldean, landa eta hiri arkitekturako eraikinak konbinatzen dira: Areatza, Otxandio, Orozko eta Ibarra leku ezanguratsuenetariko batzuk.
Arabako zonaldean, etxe dorreak eta leinuen arteko liskarrengatik eraikitako jauregiak aurkituko dira: Gopegi, Zarate, Murua, Murgia...
Xehetasun eta sekretu guztiak ezagutzeko aukerarik egokiena, bisita gidatua egitea da. Animatzen zara?
TTIPIA
Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekuak aukeratuz. Bisiten kontratazioa telefonoz egingo da. Tel. 945 24 38 28 / 645 84 40 87
Gutxieneko taldea: 4 pertsona.
Hizkuntzak: gaztelera, euskara eta ingelesa.
2-5
€/pax
Suitza txikiak
Aramaio eta Dima “Suitza txikia” bezala ezagutzen direla ba al dakizu? Mendi harritsuekin inguratutako bi udal, baso hostotsu eta amaiezinekin. Ingurua zoragarria da: baserriak, ermitak, elizak…
ARAMAIO
Dirudienez, Alfonsok XIII, Aramaio 1905.urtean bisitatu zuen eta ingurua ikusterakoan; harrituta esan zuen: “hau Suitza txikia bezala da".
Merezi duen lekua da, ez bakarrik ingurune natural miresgarriagatik; baizik eta bertan dauden aukera zabalengatik: Atxeta Gaztandegia bisitatu ahal izango duzu, Iturrieta Sagardotegian jan eta edan, Atxineta Baserriko produktu lokalak erosi edo abenturan murgildu Hontza Extrem-ekin.
DIMA
Ingurune honi loturiko kondaira mitologiko asko daude. Leku magiko bat da, kobazuloekin eta gune ederrekin. Naturaren indarrari esker sortutako paisaia misteriotsua maiteminduko zaitu.
Baltzolako kobazulora sartu edo Jentilzubi ezagutu (erraldoien zubia): kondairen arabera, Axlor haitzuloan bizi ziren erraldoiek eraiki zuten. Izaki magikoen munduan sartu, non erraldoiak eta lamiak bizirik daude!
INGURU ABENTURA
Jentilzubira bisita gidatua. Lamia, erraldoi eta bestelako izaki mitologikoen ezkutalekua. Abenturazaleentzat sentsazioz beteriko ekintza.
Dima, Bizkaia.
Tel. 635 748 948
* Gutxieneko taldea: 6 pertsona.
* Gehienezko taldea: 24 pertsona.
* Erreserbak aurretiaz.
50€/pax-tik aurrera
JENTILZUBI
Muruako Harrobiak
Gaur egun aisialdiko gune bihurtutako ustiapen zahar honetara etor zaitez eta Gorbeia aztertu bertan dagoen begiratokitik. Bertan, jateko aukera dago. Lasaitzera gonbidatzen duen toki ederra da. Gainera, Gorbeiara igo edota Mairuelegorretako haitzuloan sartu ahal izango zara.
MURUA
Gorbeiara joateko aukera eta ibilbide ugari daude. Baina Muruatik abiatzea oso gomendagarria da, ibilbide lasai, leuna eta erraza da eta. Arabatik sarbide ohikoena da mendizaleen artean.
ESPELEOLOGIA MAIRUELEGORRETAN
Bisitaldia aprobetxatzeko, Mairuelegorretako kobazuloak bisitatzea gomendatzen dizugu. 12 kilometro baino gehiagoko espazio bat, kondaira eta misterioz beteriko espeleologia bizitzeko.
GASTRONOMIA
Gorbeiako hegoaldean, Gorbeiako produktuak daude: eztia, gazta, euskal pastela… Ez galdu ekoizleak bisitatzeko aukera, eta nekazarien lanbideei buruz gehiago ikasi. Produktuak dastatzeko aukera ere izango duzu, egindako lana eskertzeko modurik onena!
TURISMO BULEGOA
Gorbeialdeko Kuadrilla
Plaza Bea
01130 Murgia
Tel. 945 43 04 40
INTERPRETAZIO ZENTRUA - SARRIA PARKETXEA
Araba
Lekanda s/n,
01139 Sarria.
Tel. 945 43 07 09
Udako ordutegia
Asteartetik igandera:
10:00-14:30 eta 16:00-19:00.
Neguko ordutegia
Asteartetik ostiralera:
9:00-15:00
Asteburuak:
10:00-14:30 eta 15:30-17:30
Aisialdi guneak
Gorbeia aisialdirako, kirolerako eta familiaren atsedenerako leku ezin hobea da.
Umeek zein helduek gozatuko duten lekuak dira. Oinutsik ibili, belarra ukitu, etzan zaitez eta isiluneaz gozatu, nekazariei eta txoriei entzun… Zuhaitz baten azpian lo egin edota zabuetan ondo pasa lagun hurbilekin.
Noiz izan zen ibai bateko ertzean jarri eta oinak uretan sartu zenuen azken aldia? Naturarekin bat egin zentzumen guztiekin!
Gure eskualdean dauden hainbat aisialdiguneak proposatzen dizkizugu. Oharrak hartu!
- Ostuño Parkea (Izarra)
- Bengolarra (Gopegi)
- Jugatxi Baseliza (Murgia)
- Mariseka (Aramaio)
- Santa Mañe (Artea)
- San Antolín (Lemoa)
- Urigoiti (Orozko)
- Presazelai (Otxandio)
- Olalde (Ubide)
- San Justo (Zeanuri)
- Zabalain (Legutio)
- Sorgimendi (Urrunaga)
OROZKOKO TURISMO BULEGOA
MURGIAKO TURISMO BULEGOA
Altubeko pagadia
Gorbeiako Parke Naturala Euskadiko zabalena dela bazenekien?
Penintsulako zuhaitz babestuenak, hostotsuenak eta ikusgarrienetakoak Gorbeiako Altubeko pagadian aurkitzen dira. Ezagutzen duzu?
Badiote baso hau terapeutikoa dela eta udazkenean, ia behartutako bisita bihurtzen dela. Udazkenaren koloreak lehertzen diren unea da, koadro inpresionista naturala sortuz. Ikusi beharreko ikuskizuna da!
Basora heltzeko, hainbat aukera daude. Hala ere, Sarriako Interpretazioa Parketik hastea gomendatzen dugu. Bertan, informazio deigarria dagoelako, eta bestelako lekuak bisitatzeko aholkuak jasoko ditugulako.
INTERPRETAZIO ZENTRUA - SARRIA PARKETXEA
Araba
Lekanda s/n,
01139 Sarria.
Tel. 945 43 07 09
Udako ordutegia
Asteartetik igandera:
10:00-14:30 eta 16:00-19:00.
Neguko ordutegia
Asteartetik igandera:
9:00-15:00
Asteburuak:
10:00-14:30 eta 15:30-17:30