top of page
SENDERO MITOLÓGICO
VISITA AUDIOGUIADA 10: KARLISTALEKU
Hilario nauzue
eta Soloeta
etxe honetan daukat
lehen gogoeta
Karlistadan hartuta
gero eskopeta
hemen txapel zuriak
geneuzkan gordeta
liberalak min bila
zetozkigun eta
Baltzolako etxe hau
gure etxe goren
Karlosen aldekoen
Kuartela zen, lehen
mila ta bat arrisku
nik hartu nituen
baina, gorri ta beltzak
ikusi ondoren
Ai jangoiko gorenak
Salbatu ninduen
Ni pobre jaio nintzen
mendi barrenean
baserri inguruan
sarritan lanean
baina, asko ikasita
ta zorte onean
Igorren san Antonio
Ermita gainean
etxe handi bat eraiki
nuen azkenean
bottom of page