Bisitak eta Street Escapeak
Etnografia Ibilbidea
Sarria (karobia eta errota) - Eztiaren Museoa
Ezagutu bertatik bertara Zuiako baserrien eta jendearen bizimodua.
Uraren ibilbideari jarraituz, Zuiako basoak zeharkatzen dituzten ibaien ibilguak Sarriako errota zaharretara garamatza, non, uraren indarrak bultzatuta, errotarriek zerealak ehotzen zituzten.
Bisita honetan, errota zahar horren funtzionamendua ezagutuko duzu, eta, ondoren, garbitegi zahar batera daraman bidezidor batetik jarraituko duzu. Handik, karobi zahar batera iritsiko zara, eta han, karearen artisau-fabrikazioa eta jada desagertuta dagoen karobiaren lanbidea ikasiko dituzu.
Amaitzeko, erlezaintzaren munduan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Zuiako antzinako lanbide hau bizirik dago oraindik, eta Murgiako eztiaren museora bisita eginda ezagutu dezakezu.
TTIPIA
Bisita gidatuak urte osoan egin daitezke. Proposatutako ibilbideez gain, bisitariak nahi dituen lekuetara egokitutako bisitak egin daitezke.
Tel. 945 243 828/645 844 087
Gutxieneko taldea: 4 pertsona.
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.
5€/pax