top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Bisitak eta Street Escapeak

Bitxi Erromanikoak
Olano - Ondategi - Gopegi - Sarragoako haritza

Zigoitiko erromanikoa biztanle gutxiko herrixketan garatutako landa-artea da, batez ere XII. mendearen amaieran eta XIII. mendean loratzen dena. Une horretan, herrigune txikiek ahalmen ekonomikoa hartu zuten, eta, horri esker, parrokia-tenpluak eraiki ahal izan zituzten.

 

Ibilbidean, Olanoko eliza ezagutuko duzu, bere erretaula ospetsuarekin. Bertan, errota zaharberritu bat ere ikusi ahal izango duzu. Ondoren, Ondategiko San Lorentzo elizara joan ahal izango duzu, monjeek eraikia eta monarkiak diruz lagundua, hura ere erromanikoaren erakusle.

 

Bisita "Sarragoako haritzean" amaitzen da. Eusko Jaurlaritzaren babes bereziko zuhaitz berezien kategoriako zuhaitza da berau.

TTIPIA 

Bisita gidatuak urte osoan egin daitezke. Proposatutako ibilbideez gain, bisitariak nahi dituen lekuetara egokitutako bisitak egin daitezke.

Tel. 945 243 828/645 844 087

Gutxieneko taldea: 4 pertsona.

Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.

5€/pax

bottom of page