Visitak eta Street Escapeak
Legutioko Bataila
Legutio - Bataila eta herrigune historikoa -
Iruri Gaztandegia
Bisita historikoa, Legutioko bataila bizi eta jasan zuen jendeari omenaldia
1936ko azaroaren 30ean hasi zen “Villarrealgo” bataila, eta hilabete geroago amaitu zen 1.500 hildako eta 5.500 zauritu baino gehiagorekin.
Bisita gidatu honek gerra zibilaren iparraldeko frontearen historia aztertzen du. Eusko gudarosteak, Errepublikaren zerbitzura zegoenak, Legutioko herriaren aurkako erasoaldia egin zuen, matxinatutako nazionalek hartua baitzegoen.
Herriak suntsitu zituzten, elizak lehertu eta etxeak arpilatu, eta familia askok ihes egin behar izan zuten. Beren etxeak utzi eta beste leku batzuetara joan ziren bizitzera, edo ezkutuan geratu ziren borrokaren amaieraren zain. Itzuli zirenean, suntsipena eta heriotza besterik ez zuten aurkitu.
Bisita honek historiaren norabidea alda zezakeen bataila baten penak jasan zituztenen testigantza berreskuratzen du.
Aukeran, osagarri gisa, Iruri gaztandegia bisita dezakezu 3 euroko gehigarriarekin.
TTIPIA
Bisita gidatuak urte osoan egin daitezke. Proposatutako ibilbideez gain, bisitariak nahi dituen lekuetara egokitutako bisitak egin daitezke.
Tel. 945 243 828/645 844 087
Gutxieneko taldea: 4 pertsona.
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.
5€/pax