Natura
Eskuizkribuaren lapurra
Sarria - Murgia - Oroko Santutegia (Zuia)
Ezagutu Eduardo Losadaren eleberriaren agertokiak.
Aritz, Zuiako bailarako familia batek semetzat hartutako umezurtz nerabea da. Bere aitonaren eskuizkribu zahar bat irakurri ondoren, protagonistak hainbat abentura bizi ditu Zuiako Haranean eta Gorbeiako Parke Naturalean.
Bisita honetan Aritz gaztearen abenturetan murgilduko zara, kokalekuak eta benetako pertsonak istorio fantastikoekin uztartuz. Ibilbidea Sarriako Zubi Zurian hasten da, Markinako eliza zaharretik pasatzen da, Pauldarren Monasterioan jarraitzen du eta Oroko Santutegian amaitzen da. Agertoki horietan guztietan, nobelako pertsonaiek haraneko edertasunera eta kondairetako misterioetara hurbilduko zaituzte.
TTIPIA
Bisita gidatuak urte osoan egin daitezke. Proposatutako ibilbideez gain, bisitariak nahi dituen lekuetara egokitutako bisitak egin daitezke.
Tel. 945 243 828/645 844 087
Gutxieneko taldea: 4 pertsona.
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara.
5€/pax