top of page
Bisitak eta Street Eskapeak
AREATZAKO BISITA AUDIOGIDATUA
Ezagutu Areatza hiribildu monumentaleko alde zaharra.
Areatzako hirigune historikoa Kultura Ondasun gisa kalifikatuta dago, Monumentu Multzo kategoriarekin, eta Erdi Aroko herrien ohiko ezaugarriak ditu, Arratia ibaiaren paraleloan dauden bi kaleetan.
Ezagutu bertako jauregi eta etxetzar bikainak zure erritmora, zure telefono mugikorraren eta herriko interesguneetan aurkituko dituzun QR kodeen laguntzarekin.
Ibilbidean zehar, gidariak Areatzaren jatorria azalduko digu, Arratiako bailarako hiribildu bakarra, eta baita bertako kale, monumentu, jauregi, etxetzar, eliza eta abar ere, hala nola Santa Isabel komentua (XVI. mendekoa), Gortazar jauregia (XVI. mendekoa) eta Bekorreta eta Goikoerrota errotak, besteak beste.
bottom of page