PILARREKO ZUBIA GORBEIAN
Pilarreko zubi honetan, Gorbeian gailurra egitera gonbidatzen zaitugu. Hemen, bidezidor bakoitza istorio berri bat da, zapore bakoitza festa bat da zure dastamen-papilentzat eta jarduera bakoitza emozioz beteta dago. Lagun gaitzazu bidaia honetan!
ARTZAIN EGUN BATEZ (Oleta, Aramaio)
Batu zaitez Gorbeiako artzaintzaren mundura! Atxeta gaztandegian, artzain-txakur ausartak eta ardi latxak ezagutuko dituzu. Ezagutu Idiazabal gazta egiteko artea, elaborazio eta dastatze esperientzia batean.
Eguna eta ordua: urriak 12 eta 15, 12:00etan
Argibideak eta erreserbak: 615 742 783
LA CABAÑA POTTERY & PLANTS (Sarria, Zuia)
Urriak 12, 19:00etan: Vinyasa Yoga: Hartu arnasa, mugimendu eta lasaitasun dantza batean. Eskolak maila guztietara egokitzen dira.
Urriak 15, 10:00etan: Lurra ukitu: Estresetik aldendu eta naturarekin konektatu. Yoga tentsioak askatzeko, bazkari osasungarria eta zeramika lasaigarriaren tailerra.
Argibideak eta erreserbak: https://lacabanapotteryandplants.es/
EUSKAL ZERAMIKA (Barrio Ollerias de Elosu, Legutio)
Arakatu zeramikazko 380 piezako bilduma bat eta miretsi bederatzi metroko garaiera duen antzinako labe lauangeluarra. Produkzio-tailerra bisitatu eta ikusi Blanka ekinean, lanean.
Eguna eta ordua: urriak 13 eta 14, 10:00etatik 14:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 455 145
ERREGE-BIDEA (Barrio Ermitabarri, Zeberio)
Zatoz iraganera, Zeberioko Errege Bidean zehar! Egin bat Juanjo Hidalgok aurkeztutako hitzaldi-bisitarekin eta ezagutu Miraballes hiribildua eta Arratiako harana lotzen zituen XVIII. mendeko jatorrizko harrizko bide zaharra.
Eguna eta ordua: urriaren 14an, 10:30ean
Argibideak eta erreserbak: 946 122 695
MITO ETA KONDAIRAK OROZKON (Donibane aretoa, Orozko)
Aztertu mito eta kondairen mundu liluragarria Anuntzi Aranarekin! Egin bat hitzaldi berezi honekin, Euskadin belaunaldiek transmititutako ahozko literaturaren aberastasuna ezagutzeko.
Hizkuntza: Euskara
Eguna eta ordua: urriaren 14an, 18:00etan
URRIAREN 12tik 15era (zubi osoan zehar)
ANTZASTI MUSEOA (Dima)
Ezagutu historiaren dualtasuna! Bat egin bisita gidatu honekin, eta bi mundutara eramango zaitu: baserriko bizimodu tradizionala eta Bilboko modernitatea.
Ordua: 11:00
Info eta erreserbak: www.antzasti.eus
BAIAS GARAGARDOTEGIA (Oiardo, Urkabustaiz)
Murgildu zaitez esperientzia sentsorial eta didaktiko batean, non usain eta zapore naturalek zurrutada bakoitzean bizia hartzen duten. Gorbeia mendiguneko urarekin eskuz egina, garagardo bakoitza benetakotasunaren maisulan bat da, eta Tap Room-ean probatu ahal izango duzu.
Ordutegia: osteguna, ostirala eta larunbata, 12:00etatik 20:00tara. Igandea, 12:00tik 20:00tara.
jueves, viernes y sábado de 12:00 a 20:00 horas. Domingo de 12:00 a 18:00 horas.
Ez da beharrezkoa erreserbatzea
ARLOBI ARDOTEGIA (Murgia, Zuia)
Ezagutu ezazu Euskadiren esentzia delicatessen ardotegi honetan, non tokiko produktu bakoitza mimoz hautatu den, esperientzia gastronomiko aparta eskaintzeko.
Ordutegia: 11:30etik 15:00etara eta 18:30etik 22:00etara
Argibideak eta erreserbak: 639 904 712
HONTZA EXTREM (Oleta, Aramaio)
Hontza Extrem-en dibertsioa, ikaskuntza eta natura aurkituko dituzu, askotariko abenturen parke zirraragarri batean. Zirkuituetatik hasi eta aire zabaleko hezkuntzaraino, adin guztietara egokitzen da!.
Ordutegia: 10:00etatik 15:00etara (azken sarrera)
Argibideak eta erreserbak: https://hontzaextrem.com/
EBIKE VIALKY (Gorbeia)
Ezagutu Gorbeia gurpilen gainean eBike Vialkyrekin! Alokatu bizikleta elektrikoak eta nahi duzun lekura eramango dizkizute (gomendagarria da bezperan abisatzea, behar bezala antolatzeko). Prezioak aldatu egiten dira erabilera-egunen eta aukeratutako ereduen arabera.
Informazioa eta alokairua: https://www.ebikevialki.net/
BASERRITARRA EGUN BATEZ (Oiardo, Urkabustaiz)
Goza ezazu ibilbide gidatu batez, esnekiak egiteko prozesu liluragarria eta abeltzaintzako familien lana erakusten duena. Behiekin elkarreraginean ibili, haien zaintzari buruz ikasi, eta naturarekin harmonian nola lan egiten den ezagutuko duzu. Esperientzia, baserriko esneki gozoen dastaketarekin amaitzen da.
Argibideak eta erreserbak: https://kaikubaserria.eus/eu/erreserbatu/
ERLEEN MUNDUA BIZI (Murgia, Zuia)
Ezagutu erlezaintzaren mundu liluragarria Murgiako Eztiaren Museoan. Behatu bertako eztia nola sortzen den, eta aztertu tresna tradizionalak. Gozatu erleei eta erlezaintzari buruzko diaporamaz. Sarrera doakoa da 12:30etan. 11:00etan bisita gidatuetarako, 4 pertsonako edo gehiagoko taldeentzako aldez aurreko hitzordua 653 727 720 telefonora deituta (kostua: 3 euro pertsonako).
MIKOLOGIA-ASTEA GORBEIAN (ZUIA)
Solasaldiak eta landa-irteerak, gida mikologiko profesional batekin. Irteeretako bat inklusiboa izango da. Ez galdu Mikopintxo ibilbidea urriaren 12an eta 15ean, bertako jatetxeek perretxiko pintxo goxoak prestatuko baitituzte.
Prestatu Gorbeian deskubritzeko, ikasteko eta ahalik eta gehien gozatzeko! Zubi hau abentura eta une ahaztezinez betea egon dadila! ONGI ETORRI!
Comments