top of page

"Gorbeiako nire txoko gogokoena" lehiaketak baditu bere irabazleak

Lehen saria Victoria Garcia Carrerarentzat izan da irudi honengatik, eta bigarrena Raúl González Pedrosarentzat, lan honengatik.

 

Ekimenak gonbidapena egin zien herritarrei eta bisitariei Gorbeia Helmuga Turistikoaren irudi onenak Instagramera igotzeko, eta 130 lagunek baino gehiagok hartu dute parte.

 

"Nire txoko gogokoena", Estatu osoko helmugak konektatzen dituena eta nazio mailako sariak ematen dituena.


Gorbeialdeko Landa Garapenerako Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrilak antolatutako "Gorbeiako nire txoko gogokoena" lehiaketak iragarri ditu irabazleak: lehen saria, 200 eurokoa, Victoria García Carrerak lortu du, eta bigarren saria, 100 eurokoa, Raúl González Pedrosak. Horrela, #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #EuskadikoBihotzBerdea hashtagekin aurkeztu diren 130 irudi baino gehiagoren artean bi onenak saritu dira.

 

Lehiaketaren helburua argazkigintza digitalaren esparruan herritarren eta bisitarien sormena sustatzea izan da, sare sozialetarako baliozko edukia sortuz eta Gorbeiaren xarmak erakutsiz. Argazkiek paisaiak, ilunabar bukolikoak, Gorbeia Central Park katalogoko esperientziak, gastronomia-une tipikoak eta tokiko azokak biltzen dituzte. Aldi berean, ekimenak sareen biraltasuna baliatu du Gorbeia erreferentziazko helmuga turistiko gisa ikusteko.


Argazki irabazleak

  • Oroko Andre Mariaren santutegia: Victoria García Carrerak harrapatutako irudi irabazlean Oroko Santutegia ikus daiteke, goialdetik. Santutegi hau itsas mailatik 850 metrora dago, eta leku baketsu eta lasaia da. Zuiako haraneko eta Arabako ikuspegi panoramikoak ditu.


  • Gorbeiako gurutzea: Raúl González Pedrosak, bigarren sariaren irabazleak, 1.481 metroko altueran dagoen Gorbeiako Gurutze enblematikoa harrapatu du. Gurutze ikusgarri hau, euskal mendizaletasunaren ikur, urte berriaren etorrera ospatzeko leku ikoniko bihurtu da.

 

Gorbeia Ezagutu

Gorbeia, Araba eta Bizkaia artean zabaltzen den paraje natural ikusgarria da. Parke Naturala izanik, Gorbeiak esperientzia sorta zabala eskaintzen du, bertako aberastasun naturalaz eta kultura-ondareaz gozatzeko aukerarekin. Besteak beste, Saldropoko hezegunea, kobazuloak eta elezaharrak, Goiuriko ur-jauzia eta Itzinako biotopoa ikus daitezke.


Helmuga, naturazaleentzako benetako babeslekua da, hainbat mailatako mendi-ibilaldietarako egokia, eta zikloturismoa, espeleologia eta adin guztietarako aire zabaleko jarduerak eskaintzen dituena. Gainera, bertako eta kalitatezko produktuetan oinarritutako eskaintza gastronomikoak esperientzia osatzen du, Euskadiko bihotz berdera egindako bisita bakoitza benetako bidaia bihurtuz. Helmugari buruzko informazio gehiago Gorbeiako webgune ofizialean.

 

 

Hurrengo urratsak

Oroko Santutegia erakusten duen argazki irabazlea "Nire txoko gogokoena" proiektuaren estatu-mailako sarietan lehiatuko da, eta sariak irailaren 27an iragarriko dira, Turismoaren Munduko Egunean. Lehen postuan geratzen denak 500 euro jasoko ditu; eta bosgarren sailkatura arte emango dira sariak, azken hau 100 eurokoa izango delarik. Horrez gain, 50 euroko 10 akzesit ere badaude.

 

“Nire txoko kutuna" ekimenak laugarren urtea beteko du 2024an. Lehen hiru edizioen artean tokiko 50 lehiaketa baino gehiago bildu ziren, eta 7.000 irudi baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara.

Comments


bottom of page