top of page

GORBEIAKO ALTXORRAK


Udazkena hasi da, eta argi, kolore, usain, zapore, musika, dibertsio eta ezagutza eztanda batekin ospatu nahi dugu. Nola? Gorbeiako helmuga turistikoaren altxorrik preziatuenak pertsona guztiengana hurbilduz: gastronomia, artisautza, esperientziak, errekurtso turistikoak, ondarea, benetakotasuna, ostatuak, jatetxeak...


Gorbeia, Euskadiko bihotz berdea eta altxorrak, bertatik bertara. Hurbildu eta egon prest gozatzeko! "Gorbeiako Altxorrak" bi jardunalditan banatuko da, irailaren 25ean Zurbaon (Arratzua-Ubarrundia, Araba), eta urriaren 16an Artean (Bizkaia). Aukera honetaz balia zaitez, turismo arduratsu eta jasangarria garatzen laguntzeko.



Gorbeiako Altxorrak Mi Castillo de Arenan, Zurbaon (irailak 25)


Egun bateko jardunaldia da (11:00etatik 19:00etara), eta hainbat jarduera turistiko, gastronomiko eta kultural izango ditu, sorpresaz beteak: tokiko produktuen eta artisautzaren merkatua, mikrokatak, food truck, eko-taberna, bisita gidatuak, ikuskizunak, haurrentzako espazio sortzailea, Gorbeia informazio-gunea, zozketak, Idoia Asurmendiren kontzertua, bertsoak, Zurbaoko abesbatza... Eta moda desfile bat ere bai!

Sarrera librea eta doakoa da. Hala ere, osasun-larrialdia dela eta, programatutako jarduera guztiak une horretan zehaztutako osasun-gomendioei eta neurriei jarraituz egingo dira. Arriskurik gabeko ekitaldi bat egiteko, aldez aurretik honako hauek erreserbatu behar dira:

  • Mikrokatak (doakoak dira).

  • Zurbaon bisita gidatua (8 euroko kostea du).

Hemen ikus dezakezu informazio guztia:









Gorbeiako Altxorrak Artean (urriak 16)

Sorpresaz beteriko ekitaldi gastronomiko eta kulturalez beteriko eguna izango da: tokiko produktuen eta artisauen azoka, mikrokatak, bisita gidatuak, haurrentzako sormen-espazioa, Gorbeia informazio-gunea, zozketak, Arratia Kantuzen musikala, Izan Bagararen kontzertua, eta baita moda-desfile bat ere!

Sarrera librea eta doakoa da. Hala ere, osasun-larrialdia dela eta, programatutako jarduera guztiak une horretan zehaztutako osasun-gomendioei eta -neurriei jarraituz egingo dira. Ekitaldi seguru bat egiteko, aldez aurretik honako hauek erreserbatu behar dira:

  • Mikrokatak (3 euroko kostea du).

  • Zurbaon bisita gidatua (3 euroko kostea du).

Hemen ikus dezakezu informazio guztia:




Kommentare


bottom of page