top of page

GORBEIA STREET ESCAPE, MODAKO JOKOA EUSKADIKO BIHOTZ BERDEAN

Merezitako oporrak hemen daude. Egungo osasun-egoera dela eta, ondo pasatzeko gogoak ezin du nahastu pandemiaren aurka dugun erantzukizun indibiduala eta kolektiboa, eta, horregatik, Gorbeiak gertuko paradisu arduratsu baten atea ireki du; bai aurrez ezagutu dutenentzat, bai lehenengo aldiz bertara doazenentzat zuzenduta; inor axolagabe ez uztea bermatuko du.


Uda honetan, Izarran (Urkabustaiz) eta Legution aire zabaleko ihes-jokoen esperientzia egin ahal izango duzu, pertsona guztientzat egokituta. “Street scape”k ohiko escape room-en mekanika egokitzen du kaleko ingurunera. Ohiko ihes-gela baten antzeko enigmak, kodeak eta erronkak udalerriko hainbat lekutan banatzen dira.


Horrela, Gorbeia ezagutzeko aukera izango duzu: natura, historia, ondarea, mitologia, tradizioa, gastronomia, abentura, deskonexioa... Gehiago jakin nahi duzu? Hauek dira dituzun aukerak:


IZARRA STREET ESCAPE, APURTU MADARIKAZIOA


Sorgin batek duela mende batzuk Izarran (Urkabustaiz) zehar egindako sorginkeriak desegin beharko dituzte parte hartzaileek, herria Gaueko jeinu gaiztoarengandik babestuz. Horretarako, hainbat lekutan gordetako enigmak deszifratu beharko dituzte, hauek babesten dituzten kutxak ireki eta euren barneko magia zaharberritu hau amaitu eta herria berriz arriskuan jarri baino lehen.


Topagunea: Ostuñoko parkina (Izarra, Urkabustaiz).

Noiz: Uztailak 23, 24 eta 25 / Abuztuak 13, 14 eta 15 / Irailak 3, 4, 5, 24, 25, 26.

Ordutegia: ostiraletan, 17.00 eta 19.30 / larunbatetan eta igandeetan, 10.30, 13.00, 17.00 eta 19.30.

Prezioa: 10 € pertsonako.

Iraupena: 2 ordu.

Aldez aurreko erreserba: 722 811 633 / enaxieventos@gmail.com



IZARRA STREET ESCAPE FAMILIARRA

Jarduera honek mekanikak eta girotzea partekatzen ditu Izarra Street Escaperekin, baina familia bati zuzenduta dago, eta adingabeek eta helduek egin dezakete. Euskal mitologiaren “helduentzako zatia” ezabatzen da, eta proben zailtasuna egokitzen da, helduentzako eta txikientzako erronka izan daitezen. Gainera, iraupena eta ibilbidea laburragoak dira.


5 eta 10 parte-hartzaile bitarteko taldeentzat prestatuta dago, 8 eta 14 urte bitartekoentzat, eta gutxienez heldu batekin.


Topagunea: Ostuñoko parkina (Izarra, Urkabustaiz).

Noiz: Abuztuak 6, 7, 8, 27, 28 eta 29 / Iraila 17, 18 eta 19 / Urriak 8, 9 eta 10.

Ordutegia: ostiraletan, 17.00 eta 19.30 / larunbatetan eta igandeetan, 10.30, 13.00, 17.00 eta 19.30.

Prezioa: 10 € pertsonako.

Iraupena: 2 ordu.

Aldez aurreko erreserba: 722 811 633 / enaxieventos@gmail.com



LEGUTIO STREET ESCAPE, LAMIAREN OPARIA


Izarra Street Escaperen historiaren jarraipena da, eta Legution ezkutuan bizi izan zen Lamia baten urrezko orrazia aurkitu beharko da bertan. Ezin da historiaren xehetasun gehiagorik eman argumentu-ildoa ez zapuzteko. Banakako jarduera gisa edo istorio handiago baten zati gisa goza daitekeen istorio seriala eraikiz.


Euskal mitologiaren gaiak bere horretan dirau, oraingoan Izarra Street Escapen erabilitakoez bestelako mito eta izakietan oinarrituta eta Legutioko eta Urrunagako urtegiko leku eta historiara egokituta. 15 urtetik gorako 5 eta 10 partaide bitarteko taldeentzat da.


Topagunea: Legutioko parkina (lokalizazioa bidaltzen da).

Noiz: Uztailak 30 eta 31 / Abuztuak 1, 20, 21 eta 22 / Irailak 10, 11 eta 12 / Urriak 1, 2 eta 3.

Ordutegia: ostiraletan, 17.00 eta 19.30 / larunbatetan eta igandeetan, 10.30, 13.00, 17.00 eta 19.30.

Prezioa: 10 € pertsonako.

Iraupena: 1,5 ordu.

Aldez aurreko erreserba: 722 811 633 / enaxieventos@gmail.com



ERRESERBAK ETA INFORMAZIOA


Edozein jardueratan izena emateko hainbat modu daude:

  • Whatsapp/dei bidez: 722 811 633.

  • enaxieventos@gmail.com helbidean.

Erreserba egiteko, honako hauek adierazi beharko dira:

  • Egin nahi den jardueraren izena.

  • Zer egun eta ordutan erreserbatu nahi den.

  • Parte-hartzaile kopurua.

  • Harremanetarako telefono bat.

Erreserba formalizatu ondoren, oroigarri bat bidaliko da posta elektronikoz edo whatsapp bidez, erreserbaren hasiera-puntua, eguna eta ordua zehaztuz. Jardueraren prezioa 10 eurokoa izango da pertsonako, eta banku-transferentzia bidez, txartelarekin edo eskudirutan ordaindu ahal izango da.

Comentários


bottom of page