GORBEIA IBILBIDE GIDATUAK
ZEANURI: UNDURRAGAKO URTEGIARI BUELTA
Gorbeiaren oinean dagoen Undurragako urtegia inguratuz, erroten ondarea eta Bizkaiko udalerri honetako urtegiaren erabilera ezagutzeko aukera emango digu.
Zeanuriko plazan elkartuko gara gidariarekin, Undurragako urtegian barrena zailtasun txikiko ibilbide polit hau egiteko.
Lehenengo geldialdia Errotabarri errotan egingo dugu, gaur egun ere antzinako xarma mantentzen duena. Errota honen berezitasunak, funtzionamendua eta errotariaren lan egiteko modua eta negozioa ezagutuko ditugu. Gero, presarantz jarraituko dugu, eta, han, presaren historia eta funtzionamendua kontatuko dizkigute. Familian egiteko ibilbide egokia!
Gomendioak: mendi-ibilaldi baterako egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldi iragarpenak kontuan hartuta.
Noiz: irailak 8
Hora: 11:00
Iraupena: 2 ordu gutxigorabehera
Distantzia: 6,5km
Zailtasuna: baja
Topagunea: Zeanuriko plaza
Gehienezko taldea: 20 pertsona
PREZIOA: BONU TRUKAGARRIA***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
2 euro haurrak (8-12 urte bitartekoak)
8 urtetik beherakoak: doan
OHARRA: Ibilbidea amaitzean, jo Zeanuriko Txoko Sagarna tabernara eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
Ezeztatu
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
OTXANDIO BTT-AN EZAGUTU
Eman paseo polit bat mendi elektrikoko bizikletan Otxandioko herrigunetik hurbilen dagoen ingurutik. Pagadiak, galtzadak, errekak eta ermitak gure parean aurkituko dugun ondare natural-kultural aberats horren parte dira.
Gidari baten eskutik ezagutuko dugu leku ikusgarri hau.
Gomendioak: zatoz BTTn ibilbide bat egiteko arropa egokiarekin. Ez duzu kaskoa ekarri behar, guk emango dizugu.
Noiz: irailak 15
Ordua: 11:00etan
Iraupena: 1 ordu / ordu eta erdi
Zailtasun maila: baxua
Topagunea: Otxandiko plazan, turismo-informazioko gunearen ondoan.
Gehienezko taldea: 10 pertsona
12 urtetik gorakoentzat
PREZIOA: BONU TRUKAGARRIA***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa Otxandioko Danoena tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
ARTEAREN HISTORIA SAN MIGEL LEIHOAREN BIDEZ
Esan daiteke San Migel eliza ikusten dena baino askoz gehiago erakusten duen lekua dela, gaur egun bertan ez dauden elementuen bidez, baina kontuan hartu behar ditugunak bere sorreraren erroetan murgiltzeko, Goi Erdi Aroan, Arratia osoaren antzinatasunarekin oso bat eginez. Baina elementu ikusgarriez ere gozatuko dugu, denboren bilakaera jarraitzeko aukera emango digutenak.
Gomendioak: ez da oinetakorik ez arropa berezirik behar.
Noiz: irailak 21
Hora: 11:00
Iraupena: 2 ordu
Topagunea: Arteako plaza
Gehienezko taldea: 30 pertsona
PREZIOA: BONU TRUKAGARRIA***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
2 euro haurrak (8-12 urte bitartekoak)
8 urtetik beherakoak: doan
***OHARRA: Ibilbidea amaitzean, jo Areatzako The Quiet Corner tabernara eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
AREATZAKO HIRIBILDUA EZAGUTZEN
Bisita gidatua monumentu-multzo izendatua izan den Areatzako alde zaharretik, non jauregi eta etxetzar barroko garrantzitsuek iraganera eramaten gaituzten. Bisita Gudarien plazan hasi eta puntu berean amaituko da.
Ibilbidean zehar gidak, Arratiako bailarako hiribildu bakarra den Areatzako jatorria azalduko digu, baita bertako kale, monumentu, jauregi, etxetzar eta elizean ere, Santa Isabel komentua (XVI. mendea), Gortazar jauregia (XVI. mendea) eta Bekorreta eta Goikoerrota errotak, besteak beste.
Gomendioak: ez da oinetako edo arropa berezirik behar.
Noiz: irailak 22
Ordua: 11:00
Iraupena: 2 ordu
Topagunea: Gudarien plaza
Distantzia: 2,5km
Zailtasun maila: baxua
Gehienezko taldea: 25 pertsona
PREZIOA: BONU TRUKAGARRIA***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
2 euro haurrak (8-12 urte bitartekoak)
8 urtetik beherakoak: doan
***OHARRA: Ibilbidea amaitzean, jo Areatzako The Quiet Corner tabernara eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
PAUSUZ PAUSUZ UBIDE ANTZINAKO GALTZADATIK
Prest al zaude denboran zeharreko bidaia batean murgildu eta antzinako bide baten sekretuak esploratzeko? Bat egin gurekin mendi-ibilaldi honetan Ubideko Erdi Aroko Galtzadaren aztarnak ezagutzeko. Urrats bakoitzarekin, gure lurraren historian eta kulturan murgilduko zara, ikuspegi panoramiko eta paisaia bitxi ikusgarriez gozatzen duzun bitartean. Istorio liluragarriez gain, gure ibilaldiak naturarekin modu paregabean konektatzeko aukera emango dizu eta Euskadiko leku ikusgarrienetako bat bisitatuko duzu: Otzarretako pagadia, Gorbeiako baso magikoa.
Gomendioak:
Zola oneko oinetakoak (trekking-zapatilen modukoak). Meteorologiarako arropa egokia (txubaskeroa edo ur-geruza eraman beti).
Txanoa, betaurrekoak, eguzkitako krema (meteorologiaren arabera).
Aterkiak (meteorologiaren arabera).
Motxila kantinplorarekin eta jateko zeozer (adibidez: fruta, fruitu lehorrak, barratxoak, etab.).
Ordezko arropa (autoan uzteko), euria egiten badu.
Noiz: irailak 29
Ordua: 10:00
Distantzia: 10 km
Iraupena: 3 ordu 30 min gutxigorabehera (geldialdiak kontuan hartuz)
Zailtasun maila: baxua (desnibela +250m)
Ibilbide mota: 30% bidea - 70% pista
Topagunea: Ubideko udaletxea https://goo.gl/maps/1dNAjH2K7keZpgnC7?coh=178572&entry=tt
Gehienezko taldea: 15 pertsona / 10 urtetik gorako haurrak (heldu arduratsu batek lagunduta)
PREZIOA: BONU TRUKAGARRIA***
4 euro nagusiak (12 urte gorakoak)
2 euro haurrak (8-12 urte bitartekoak)
8 urtetik beherakoak: doan
***OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Ubide Tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
留言