top of page

Gorbeia berriro ere “txoko kuttunaren” bila 2024an

Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak “Gorbeiako nire txoko kuttuna” lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Bertan, Gorbeia Helmuga Turistikoaren argazkiak Instagramera igotzeko gonbidapena egiten zaie herritarrei zein bisitariei. 

Gorbeia helmugak "Gorbeiako nire txoko kuttunaren" bigarren edizioa aurkezten du. Instagram sare sozialean egiten den lehiaketa honek Gorbeiako gauzarik nabarmenenak erakutsi eta ezagutzeko argazkiak igotzera gonbidatzen ditu herritarrak eta bisitariak: zure paisaia gogokoena, ilunabar bukoliko bat, txoko ezezagun bat, gastronomia tipikoan gustukoen duzun platera, azoka egun bat, natura edo Gorbeia Central Parkeko esperientzietako batekin gozatzen, besteak beste. Joan den urtean egin zen ekitaldiaren deialdi berri bat da, 105 lan aurkeztu ziren, eta lehen saria Aintzine Larreina Fernández de Lecetak jaso zuen irudi honengatik: https://www.instagram.com/p/CvUHCRzqGIg/?igshid=MzRlODBiNWFlZA==. Lehiaketak izaera eta sari propioak izango ditu, baina, gainera, lehiaketan parte hartuko duten lanak, herrialde osoko argazkiekin batera, "Mi rincón favorito" lehiaketa nazionalean lehiatuko dira.


Deialdiaren helburua da herritarrek eta bisitariek argazkigintza digitalaren arloan duten sormen-gaitasuna sustatzea, eta, aldi berean, sare sozialetan eduki aberasgarria sortzea, erabilera arduratsuaren eta helburu kulturalaren bidez. Gainera, lehiaketak promozio-helburu bat betetzen du, Gorbeian gehien nabarmentzen diren alderdiak erakustaraziz, eta sareen bidezko komunikazioaren biraltasuna aprobetxatuz.


PARTE HARTZEA

Parte hartzeko, nahikoa izango da telefono mugikor batekin argazki bat hartzea (edozein gailurekin hartutako irudiak onartzen diren arren), Instagram sare sozialera igotzea lehiaketako hashtag-ekin (#MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi) eta, aurkezten diren argazki adina inprimaki betetzea (formulariorako esteka), bertan oinarriak ere kontsulta daitezke. Irudiaren deskribapenaren testua obraren parte izango da, eta epaimahaiak kontuan har dezake lan irabazleak aukeratzerakoan. Testu horren formatua eta luzapena librea da, eta emotikonoak sartzeko aukera ematen du. Nahi duten guztiek har dezakete parte, adina edozein dela ere. Aurkeztutako obra Gorbeiako helmugan egina izatea da baldintza bakarra (parke naturalak, baliabide turistikoak, udalerriak, jarduerak...). Dena eu.gorbeiaeuskadi.com/ webgunean kontsulta dezakezu.


SARIAK

Lehiaketak bi sari izango ditu: lehenengoa, 200 eurokoa, eta bigarrena, 100 eurokoa. Lehenengo saria irabazten duen lana promoziorako materialetan (postalak, pegatinak, posterrak) inprimatzeko erabiliko da, eta lehiaketa irabazi duen lana dela adieraziko da bertan.

 

Baina, gainera, argazki irabazleak “Mi rincón favorito” proiektuaren estatu mailako sarietan parte hartuko du:

 

1. saria: 500 euro

2. saria: 400 euro

3. saria: 300 euro

4. saria: 200 euro

5. saria: 100 euro

10 akzesit-sari, 50 eurokoak.


Palmares nazional hori herrialde osoko argazkiek parte hartzen duten lehiaketako zatiari dagokio, eta autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkariak aukeratuko dira; bertan, HERRIko argazki irabazleak AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ordezkari izateko postu bat ziurtatzen du, azken sari hauengatik lehiatzeagatik. 2023ko palmares osoa gure webgunean kontsulta daiteke. Luarcako (Asturias) argazki batek lortu zuen lehen saria.

 

EPEA

"Gorbeiako nire txoko kuttuna" lehiaketan obrak inskribatzeko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, egun hori barne. Tokiko sariak irailaren 16an jakinaraziko dira, eta estatuko irabazleak irailaren 27an argitaratuko dira, Turismoaren Munduko Egunean.

 

"Nire txoko kuttuna" ekimenak laugarren urtea beteko du 2024an nazio mailan. Lehen hiru edizioen artean 70 lehiaketa lokal bildu ziren eta 8.000 irudi baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara.

 

Mi rincón favorito”-ko web gunea

“Mi rincón favorito” ko Instagram

“Mi rincón favorito” ko Facebooka


Kommentare


bottom of page