Estreinaldia: “Izarren hartza” (Zigoitia, Araba)
2022an, Teatro Panta Rhei Antzerkia Naturaren Ispilua proiektua ari da gauzatzen, publiko kulturalak hurbiltzeko, dinamizatzeko eta sentsibilizatzeko. Natura-guneekin lotutako bizipen- eta kultura-esperientzien proiektu berezi eta sortzailea. Nabarmentzekoa da Izarren hartza esperientziaren sorkuntza.
Land-Art -Natxo Aranteguiren eskutik- antzerkiarekin, txotxongiloekin, musikarekin eta zuzeneko kantuarekin uztartzen dituen diziplina anitzeko esperientzia da. Ikusle guztientzako esperientzia da, batez ere 3 urtetik gorako kideak dituzten familientzat. Biodibertsitatea errespetatzeari buruz sentsibilizatzeko sorkuntza da, izaki bizidunen arteko bizikidetza harmonikoa berreskuratzera gonbidatzen gaituena.
Txotxongilo guztiak Ariel García ari da diseinatzen eta egiten Aurum Etxean, Gorbeiako Parke Naturalaren oinetan (Araba) dagoen Panta Rhei konpainiaren egoitzan.
NOIZ: uztailaren 7an eta 8an, 18:00etan(*). / Uztailaren 9an eta 10ean 12:00etan eta 18:00etan.
(*) GERORAPEN: uztailaren 7 eta 8ko paseak uztailaren 11 eta 12ra atzeratuko dira.
IRAUPENA: 60 minutu inguru.
NON: Esperientzia Muruako basoetan gauzatuko da. Elkartu eta abiatzeko lekua Muruako aparkalekua da.
INFORMAZIOA GUZTIA ETA SARRERAK: https://www.teatropantarhei.com/portfolio-item/izarren-hartza/
Commentaires