ABENDUA GORBEIAN
ANTZASTI MUSEOA. EMAKUMEA ETA EGUNEROKO BIZITZA LANDA- ETA HIRI-ETXEETAN INDUSTRIA IRAULTZAN
Zatoz Dimako Artaun auzoko Antzasti museora eta gure arbasoen bizimodu tradizionala ezagutu. Bisita esklusiboa eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Ibilbidearen amaieran, tokiko produkturik onenekin mokadu bat egiteko aukera izango duzu.
Antzasti museo paregabea da, Bizkaiko bihotzean, Urkiola eta Gorbeia parke naturalen artean kokatua eta balio antropologiko handia duena. Arratiako baserri baten (museoa hartzen duen eraikina, Dimako Artaun auzoan) eta hemeretzigarren mendeko Bilboko etxebizitza burges baten giroak aurkezten ditu 360º-ko ibilbidean, harmonia ederrean, material katalogo ikaragarriarekin.
Noiz: abenduak 6
Ordua: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu
Topagunea: Antzasti Museoa (Artaun Auzoa, 35, 48141, Bizkaia) - 43.154593300105596, -2.7310463610871873
Leku mugatuak (gehienezko taldea 15 pertsona)
Prezioa: BONU TRUKAGARRIA***
4€ nagusiak (12 urtetik gorakoak)
8 eta 12 urte bitarteko umeak: 2 euro
8 urte beherako umeak, doan
***Bisita amaitzean, gera zaitez museoko Gourmet gunean eta trukatu zure tiketa pintxo pote (helduak) eta freskagarri (haurrak) batekin.
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
JAUREGIAK ETA ETXETZARRAK ZUBIAURREN
Gorbeiako parke naturalera sartzeko atea. Orozko Bizkaiko bigarren udalerririk zabalena da: 102 km2-ko azalera du, eta 100 auzo baino gehiago haran osoan sakabanatuta daude. Udalerri honek duen ondare natural eta etnografiko aberatsa bertako paisaian islatzen da.
Orozkok inguru pribilegiatua du, eta mendiak, basoak, kobak, baserriak eta errekak nahasten dira bertan. Bisita gidatu honetan leku lasai hau ezagutuko duzu, txoko zoragarriz inguratuta. Jauregiek, dorretxeek eta hainbat baserrik Bizkaiko herri txiki honetako iragan boteretsu eta aldi berean landatarra erakutsiko digute.
Noiz: abenduak 7
Ordua: 11:00etan
Iraupena: 2 ordu
Topagunea: Orozkoko Museo Etnografikoa (Zubiaur Plaza, 48410, Zubiaur, 48410 Orozko, Bizkaia) - 43.107177527477305, -2.9114443893718653
Leku mugatuak (gehienezko taldea 25 pertsona)
Prezioa: BONU TRUKAGARRIA***
4€ nagusiak (12 urtetik gorakoak)
8 eta 12 urte bitarteko umeak: 2 euro
8 urte beherako umeak, doan
*** Ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Itxina tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote (helduak) eta freskagarri (haurrak) batekin.
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
ERREMENTARIAK, BURDINAREN ARRASTOA ZEBERIOKO BAILARAN
Okerra da pentsatzea Bizkaiko elizateetako nekazal munduan mundu guztia laboraria edo artzaina zela, eta, egia esan, bazegoen beste jarduera batzuetan aritzen zen biztanleriaren ehuneko bat, ez nolanahikoa. Zeberioko bailaran burdina zen nagusi, eta haren ekoizpenak olagizonak, ikazkinak, gurdizainak eta mandazainak eskatzen zituen, baita egunero erabiltzen diren hainbat produktutan espezializatutako errementari ugari ere.
ERREMENTARI museo interesgarrira egingo den bisitak, azken sutegi eta errementariarekin, mendeetan zehar gure bailaretan ezkutuan egon zen errealitate hori ulertzen lagunduko digu.
Olabarrietako San Tomas elizara eta museoaren ondoko San Antonio ermitara ere joango gara oinez, bertako burdin sareetarako eta ateetarako prestatutako burdinazko elementuak ikustera.
Noiz: abenduak 8
Ordua: 11:00etan
Iraupena: 1.5 ordu
Topagunea: Ermitabarri auzoa, Taberna Zaharraren ondoan
Leku mugatuak (gehienezko taldea 30 pertsona)
Gida: Juanjo Hidalgo
Prezioa: BONU TRUKAGARRIA***
4€ nagusiak (12 urtetik gorakoak)
8 eta 12 urte bitarteko umeak: 2 euro
8 urte beherako umeak, doan
*** Ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Taberna Zaharretik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote (helduak) eta freskagarri (haurrak) batekin.
Erreserbatu: 946 122 695, turismo@gorbeialdea.com edo hurrengo link-ean
Comments