2023ko ASTE SANTUA GORBEIAN
Ezagutu Gorbeiako esperientzia eta bisita guztiak, zure Aste Santua ahaztezina izan dadin.
Espeleologia Mairuelegorretan
Mairuelegorretako kobazuloen historia eta mitologia ezagutuko dituzu. Prestatu Gorbeiako esperientziarik abenturazaleenetako bat bizitzeko: espeleologia, edozeinen eskura.
Elkargunea: Muruako iturria (Zigoitia)
Noiz: apirilaren 7an
Ordua: 9:00
Prezioa: 60 €
Erreserba: 635 748 948 (Inguru Abentura)
Bidaia-kuadernoa hasteko tailerra
Esperientzia paregabeaz gozatuko duzu marrazkilaritzaren mundu liluragarrian murgiltzen zaren bitartean, eta Areatzako txokoak arakatzen dituzun bitartean.
Elkargunea: Areatza
Noiz: apirilaren 6an
Ordua: 11:00
Prezioa: 40 €
Erreserba: estudioduente.com/talleres / martin@estudioduende.com / 617 332 691 (12 urtetik gorakoentzako jarduera)
Izarra Street Escape
Sorginkeriak berreskuratu beharko dituzu, herria Gauekorengandik babesteko. Horretarako, enigmak deszifratu eta magia berrezarri beharko duzu.
Elkargunea: Ostuñoko aparkalekua (Izarra, Urkabustaiz)
Noiz: apirilaren 6an
Ordua: 16:00/18:00
Prezioa: 15 €
Erreserba: 611 551 880 (Kairus Eventos)
Legutio Street Escape
Legution ezkutuan bizi izan zen lamia baten urrezko orrazia aurkitu beharko duzu. Euskal mitologia du ardatz, oraingoan, Legutioko eta Urrunagako urtegiko eremuetara eta historiara egokitutako mito eta izakietara bideratuta.
Elkargunea: Legutio (kokapena bidaliko da)
Noiz: apirilaren 7an
Ordua: 16:00/18:00
Prezioa: 15 €
Erreserba: 611 551 880 (Kairus Eventos)
Antzasti Museoa: tradizioa eta modernitatea
Etxearen kontzeptuan oinarritutako esperientzia etnografikoa eskainiko dizu. Bi mundu garaikide baina oso desberdin bisitatuko dituzu, bata bizitza tradizionalekoa eta bestea modernitatekoa.
Elkargunea: Artaun auzoa (Dima)
• Noiz: apirilaren 7an
• Ordua: 11:00
• Prezioa: Helduak 8,5 €/ Umeak: 4,5 €
• Erreserba: antzasti.eus
Mikologia Gorbeian
Gorbeiako perretxikoak ezagutuko dituzu gida mikologiko profesional batekin. Espezie jangarriak eta toxikoak ikusiko dituzu, eta nola ezagutzen, lokalizatzen eta biltzen diren erakutsiko dizute. Gosaria, ibilbide mikologikoa eta udaberriko perretxikoekin egindako bazkaria barne.
Elkargunea: Oletako Herriko Taberna (Aramaio)
Noiz: apirilaren 7an eta 8an
Ordua: 10:00
Prezioa: 60 €
Erreserba: 618 391 899 (Guztiontzako mikologia. Ahal dela Whats App bidez)
Bizikleta elektrikoekin, mendien bueltan
Mendi ikusgarriz inguratutako abentura batean murgilduko zara, bertako gidari laguntzaile aditu baten eskutik. 4 orduz, ipuinetako leku hau inguratzen duen edertasun naturala ezagutuko duzu.
Elkargunea: Otxandioko plaza
Noiz: apirilaren 8an
Ordua: 10:00
Prezioa: helduak 40 €/ umeak (12 urtetik aurrera) 30 €
Erreserba: 615 742 783 / www.axpeebike.com
Artzain egun batez
Gorbeian oraindik mantentzen den lanbide bat aurkituko duzu. Idiazabal Jatorri Deiturako Gazta egiteko prozesua ikusi ahal izango duzu, eta dastaketa batez gozatu. Gainera, bertatik bertara ezagutuko duzu Euskal Herriko ardi eta arraza autoktonoa.
Elkargunea: Atxeta baserria (Oleta, Aramaio)
Noiz: apirilaren 6an eta 9an
Ordua: 12:00
Prezioa: 5 eta 12 urte bitartean: 5 €/ 12 urtetik gora: 8 €
Erreserba: 615 742 783 (Atxeta Gazta)
Orozkoko museo etnografikoa
Orozkoko ondare etnografiko eta naturala ezagutzeko bisita gidatua egingo duzu. Murgildu leku honen historian eta tradizioetan eta eraman ezazu (prezioaren barruan) Gorbeiako gida-liburu bat.
Topagunea: Orozkoko museo etnografikoa
Noiz: apirilaren 6an
Ordua: 16:30
Prezioa: 3 € (13 urtera arte doan)
Erreserba: museoa.orozko@bizkaia.org/946 339 823
Ardo-dastaketa
Zatoz ardo mota bakoitzaren usain eta zaporeak aurkitzera. Bakoitzaren ezaugarriak nola identifikatu eta nola elkartu ikasiko duzu. Ardoa ezagutzen hasteko dastaketa egin ahal izango duzu, harrituko zaituzten oinarrizko ezagutzak eskuratzeko.
Elkargunea: Arlobi ardotegia (Murgia, Zuia)
Noiz: apirilaren 8an eta 10ean
Ordua: 12:30/19:00
Prezioa: 30 €
Erreserba: 639 904 712 (Arlobi Aterpe Berezia ardotegia)
Hatha Yoga
Zure buruarekin konektatu ahal izango duzu eta, aldi berean, estresa eta antsietatea arindu. Yogaren praktika aukera aproposa da hasiberrientzat eta beren burua lasaitu nahi duten pertsonentzat.
Elkargunea: La Cabaña (Sarria, Zuia)
Noiz: apirilaren 11n
Ordua: 19:00
Prezioa: 12 €
Erreserba: lacabanapotteryandplants.es
Mi Castillo de Arena
Eraikin ikoniko honen historia ezagutuko duzu (1640tik gaur egun arte) eta orain Ezteiak, Bataioak, Enpresen Ekitaldiak, Afariak, Inauterietako Jaiak eta askoz gehiago eskaintzen dituzten barruko eta kanpoko gelak eta espazioak arakatuko dituzu, bisita gidatu bati esker. Ez galdu zuzenean ezagutzeko aukera!
Elkargunea: Mi Castillo de Arena (Zurbao, Arratzua-Ubarrundia)
Noiz: apirilaren 8 eta 9an
Ordua: 12:00
Prezioa: 15€ (Ingelesez edo erderaz)
Erreserba: 945 309 463 / 696 208 067
Eta gainera, apirilaren 6tik 11ra...
Artisau-garagardoa maite baduzu, ezin duzu aukera galdu Oiardoko (Urkabustaiz) Baias garagardotegiko Tap Room-a bisitatzeko. Esperientzia paregabea duzu zain, garagardo aukera onenarekin! Abentura bila bazabiltza, Aramaioko Oletako Hontza Extrem abentura parkea ere zabalik egongo da. Euskal kulturaz ikasi nahi baduzu, Euskal Buztingintza Museo Tradizionala (Ollerias, Legutio) aukera ezin hobea da. Garrantzitsua da kontuan hartzea jaiegunetan itxita egongo dela (6, 7, 9 eta 10). Murgiako (Zuia) Eztiaren Museoa ere zabalik egongo da 11: 00etatik 13: 00etara.
Aprobetxatu zure bisita, bertako produktuak eta gastronomia inguruko taberna eta jatetxeetan probatzeko. Gazta, ezti, sagardo, zuku eta txorizotik hasi eta bertako gozoki eta barazki freskoetaraino. Gainera, Gorbeiak naturaz gozatzeko beste aukera asko eskaintzen ditu. Begira gure ibilbide guztiak, oinez eta bizikletaz ibiltzeko! Azkenik, ostatu hartzeko leku baten bila bazabiltza, behar guztiak asetzeko ostatu sorta zabala dago.
Comments