top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Natura

pantano_urrunaga.jpg

240 Ibilbidea 

Kotxez egiteko ibilbidea

240 ibilbideak Gorbeiaren bihotzera eramango zaitu. Bertan, Alpeetakoak diruditen paisaia berdeak dituen iparraldeko isurialdea ezagutu ahal izango duzu, eta baita Urrunagakoa bezalako urtegiak ere, Gorbeiaren magalaren azpian ur gardenak biltzen dituena.

1. Areatza

Areatzako Monumentu Multzo Historiko izendatutako alde zaharrera bisita librea.

2. Zeanuri

Bisita librea, Gorbeiaren magalean dagoen herri honetan. Paisaia naturaletan dauden eraikin bikainak ditu, naturarekin harremanetan egun lasaia igarotzeko aproposak.

3. Saldoproko hezegunea

Saldropoko hezegunea bezalako gune babestu baten lasaitasuna: hezegune bat, aisialdirako gune bat, basoaz eta animaliez gozatzeko, atseden hartzeko, paseatzeko, jateko... gune bat.

Top 10

Esperientziak

Ibilbideak

Bisitak

KONTRATATU

4. Euskal Buztigintza Museoa

Elosu herriko (Legutio) Ollerias auzoan dago, edertasun natural handiko landa-ingurune batean. Urkiola eta Gorbeia Parke Naturalen artean eta Urrunagako urtegiaren ertzean. Museorako bisita gidatuak honakoak biltzen ditu: bilduma iraunkorra ikustea, erakusketa monografikoa, labe zaharrera bisita, buztingilea tornuarekin lanean ikusteko tailerrak, eta zeramikazko piezak erosteko denda biltzen ditu.

5. Legutio

Herriguneak Erdi Aroko hiribilduen egitura uzten du agerian. Legutioko herrigune zaharraren inguruan baserri ederrak daude, Euskal Herriko eta Atlantikoko landa-arkitekturaren tipologiarekin bat datozenak.

6. Urrunagako urtegia

Urrunagako urtegiaren inguruak ikuspegi panoramiko apartak eskaintzen ditu, eta horri laguntzen diote pagadi eta harizti zabalek, hegazti urtarren fauna interesgarria hartzen duten ihitokiez zipriztinduta.

bottom of page