top of page

Nortzuk Gara

gorbeia_alava.jpg

GORBEIA Euskadiren bihotz berdea da, natura, aire garbia, paisaia malkartsua eta ohitura tipikoak, euskal kultura ezagutzeko eta sentitzeko.

 

Gure herriek tradizioak gordetzen dituzte, eta gure parkeak Euskadiko mendi tradizioaren ikur dira. Hizkuntza eta identitatea bizi ditugu.

 

Gorbeia benetako helmuga da, zintzoa eta errespetuzkoa, eta besarkatu egin nahi zaitu, gure ohituretan murgiltzera eta ingurumena errespetatzera gonbidatuz.

 

IGO TONTORRERA

 

Gorbeian gailurrera iritsiko zara Gurutzera igotzen zarenean, Gorbeia mendiaren tontorrean, eta baita honakoak deskubritzen dituzunean ere:

 

Gure ohitura gastronomikoak: Txakolina edo sagardoa eta pintxoa hartu, baserriko produktuak ezagutu, etxeko janaria probatu, taberna eta jatetxeak eta Gorbeiako esperientzia gastronomikoak dastatu.

 

Gure inguruneko edertasun malkartsua: Gorbeiako flora eta faunaren aniztasunaz gozatzen duzun une hori. Egunsentiak eta ilunabarrak, udazkeneko kolore gorrixkak, udaberriko berdeak eta neguko zuriak.

 

Euskal kultura: Euskara entzuten duzun eta zure lehen hitza esaten duzun une hori. Gure tradizioetan parte hartu eta gure bizimoduan murgiltzen zarenean.

 

Ongizate aktiboa: Pagadien arteko ibilbide eta bidezidorretan ibiltzen zaren une hori, urtegiak, ur-jauziak eta kobazuloak ikusiz, begiratokietatik, tontorretatik eta haranetatik dagoen ikuspegiaz eta euskal mendizaletasunaz gozatuz.


 

Une gailena Gorbeiako aire garbia arnasten duzun unea da, egun osoko jardueren ondoren. Ondo sentituko zara. Gorbeia bizitzearen emozioak sentituko dituzu. Gailurrera iritsi zarela sentituko duzu.

 

GORBEIA JASANGARRIAREN ALDE LAN EGITEN DUGU

 

Gorbeia Araba eta Bizkaiaren artean hedatzen den lurraldea da.

 

2010az geroztik, Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko aldean, eta Gorbeialdeko Kuadrillak, Araban, elkarlanean dihardugu erakundeen arteko lankidetza paregabearen adibide gisa, Gorbeiaren eremu osoan turismo arduratsua sustatzeko, eta bidaiariei gure kulturan murgiltzeko eta gure helmugako esperientziez modu jasangarrian gozatzeko gonbita egiten diegu.

 

Gorbeia helmuga turistikoa bi eskualdetako hainbat udalerrik osatzen dute:

 

Arratia-Nerbioi eskualdea (Bizkaia): ARTEA, AREATZA, DIMA, OTXANDIO, OROZKO, UBIDE, ZEANURI, ZEBERIO.

 

Gorbeialdea eskualdea edo kuadrilla, Gorbeia inguruak (Araba): ARAMAIO, ARRATZUA-UBARRUNDIA, LEGUTIO, URKABUSTAIZ, ZIGOITIA eta ZUIA.


 


 

Gorbeialde Landa Garapen Elkartea (Bizkaia)

Gorbeialde Landa Garapen Elkartea bertako udalek eta Arratia-Nerbioi inguruko landa-eremuko beste elkarte batzuek osatzen dute.

 

Landa eremuko biztanleei bizi-baldintzak hobetzen eta zerbitzuak ematen laguntzea du helburu, landa-garapenean eta eskualdeko tokiko administrazioan inplikatuta dauden sektore guztien arteko partaidetza- eta lankidetza-bidea izan dadin eta Landa Garapeneko Programak egin eta gauzatu daitezen.



 

HARREMANETARAKO DATUAK

Askatasuna kalea, 34 A. 48143 Areatza (Bizkaia)

IFZ: G48409585

Tel. 946 31 55 25

www.gorbeialdea.com

positivo%20color_edited.jpg

Gorbeialdeko Kuadrilla (Araba)

Kuadrillak Arabako Lurralde Historikoaren lurralde-antolaketarako sistema berezia dira. Udalerriek osatutako foru-erakundeak dira, eta eskualde bakoitzaren interesak sustatu eta kudeatzen dituzte, eskualde horiek antolatzeko eta baliabidez hornitzeko.

 

Gaur egun, Araban 7 kuadrilla daude: Añana, Aiaraldea, Arabako Mendialdea, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gasteiz eta Gorbeialdea (lehen Zuia).

 

Erakundea, berau osatzen duten herrien ongizatea eta garapena zaintzera bideratuta dago, erabilitako baliabideak optimizatzeko eta osatzen duten udalerriei eta biztanleei zerbitzu komuna emateko.

 

HARREMANETARAKO DATUAK

Udaletxeko plaza 1, 1. ezkerra, 01130 Murgia (Araba)

IFZ: P0100389F

Tel. 945 43 01 67

www.gorbeialdea.eus

bottom of page