TOP 10
01
Gorbeiako Parke Naturala
Naturgune ederra, pagadiak, hariztiak eta pinudiak dituena, Gorbeia mendi ikusgarriaren inguruan.
Zer aurkituko duzu parkean?
Gorbeiako parke naturalean euskal mitologiako istorio ugari daude. Lamiak, ahate-oinak dituzten emakumeak, ibaietan bainatzen dira, eta jentilek, sekulako indarra duten pertsonaiek, hainbat harrizko formazioren ardura dute.
Ezagutu antzinako burdinolak edo baserriak, arkitektura tipikoa dutenak, eta artzaintzarako txabolak eta kortak, mendien magalean. Parkean 13 baseliza inguru ere badaude, eta garrantzitsuena Elurretako Ama Birjinarena da.
Parkean zehar ibilbide ugari daude, baita jarduera gidatuak ere, ahalik eta gehien goza dezazun. Bisitatu webgune honetako esperientzien atala, eta deskargatu liburuxka edo etorri Parkeko Interpretazio Zentroetara, Parketxeetara, informazioa jasotzera.
Eraman kantinplora bat urarekin, eta gure estilora ibili nahi baduzu, hartu ardo-zahato bat ere, bertako gazta on batekin, biderako.
Gorbeiako Gurutzera igo
Gorbeia mendiaren tontorrean, 1.481 metroko altueran, Gorbeiako Gurutze famatua dago. Gurutze hori Leon XIII. Aita Santuaren aginduz eraiki zen, XX. mendearen etorrera ospatzeko mendien goialdean gurutzeak altxatzeko eskatu baitzuen.
Gaur egun, euskal mendizaletasunaren sinboloa da. Ohikoa da urtezahar egunean gurutzera igotzea, igarotako une onak eta iristear daudenak ospatzeko. Gorbeiara egindako ihesaldi batean bisitatzea merezi duen leku bat da.
Gorbeia mendiaren gailurra Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga ere bada. Herri-tradizioaren arabera, Deiadar-mendietako bat da Gorbeia, hau da, Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia sua egin eta adar-hots bidez egiten zen bost mendietako bat.
Deskargatu gida, gailurrerainoko bidea lasaitasunez eta segurtasunez egiteko aholkuekin.
PARKETXEAK
Bizkaia
Gudarien Plaza 1, Areatza.
Ordutegia:
10:00-14:00 eta 16:00-18:00
Tel. 946 729 279
Emaila: gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus
Araba
Lekanda z.g., 01139 Sarria.
Ordutegia:
Asteartetik igandera: 10:00-14:30 eta 16:00-19: 00.
Tel. 945 430 709
Emaila:parquegorbeia@parques.araba.eus
Webgunea
IBILBIDE GIDATUAK
Xertan: Gorbeiako Aterpea
711 776 648 / 946 338 148
info@xertan.es www.gorbeiakoaterpea.eus
Inguru Abentura
635 748 947 info@inguruabentura.com www.inguruabentura.com
HURBILEKO MUSEOAK
ESPERIENTZIAK
Gorbeia gauez
Eskalada Mairuelegorretan
Bizikleta elektrikoen alokairua
Mikologia Gorbeian
Orientazioa
Parapentea Gorbeian
Ibilbideak Gorbeian
Bidaia bat jatorrira