top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Natura

Buitre

Animaliak

Ez ahaztu prismatikoak eramatea parkean bizi diren hegaztiak eta animaliak ikusteko.

Hegazti harrapariek, hala nola zapelatz liztorjaleak, belatz handiak, sai zuriak edo sai arreak, zeruak zeharkatzen dituzte. Bailaretan, edertasun handiko txoriak ikus daitezke, hala nola martin arrantzalea, ur-zozoa, okil txikia, aztorea, urubia edo lertxuna.

Oreinaren orroa entzun, marrualdian zehar, eta eduki zabalik begiak orkatzak, basurdeak, lepahoriak eta hudoak ikusteko. Basakatua ere mendietan zehar ibiltzen da, eta hegazti, narrasti eta anfibioen aukera zabala ere badago.

 

Eremu lauenak abereentzako zelai handiek hartzen dituzte. Txabola eta korta ugarik zipriztintzen dituzte Gorbeiako magalak, artzaintza-tradizio garrantzitsuaren isla.

Bi parke naturalen sarrera nagusietan aurkituko dituzun Parkeko Etxeak -Parketxeak-leku egokia dira Gorbeiako Parke Naturala bere dimentsio osoan ulertzeko.

Top 10

Esperientziak

Ibilbideak

bottom of page