TOP 10
08
TOP MUSEOAK
Ezagutu Gorbeia sakonago, bertako museoak bisitatuz. Bertan ikasiko duzu euskal tradizioak gordetzen dituen helmuga pribilegiatu honen aberastasun natural, ondarezko eta kulturalaren balioa.
Hauek dira zure bisitan ezinbestekoak diren museoetako bi:
Euskal Buztingintza Museoa
Bisitatu euskal zeramika bildumarik garrantzitsuena eta ikasi buztingilearen lanbidea.
Legutioko Ollerieta auzoan (Elosu) dago Euskal Buztingintza Museo-tailerra. Milaka urteko herri txiki hau IX. mendeko dokumentuetan aipatzen da jada. Herriaren izenak mendeetan zehar garatu zen jarduera adierazten du: buztinezko eltzegintza eta ontzigintza.
Gaur egun erabat eraberrituta dagoen eraikina ontzi-lantegi bat da, eta, bertan, Ortiz de Zarate familiako hainbat belaunaldik landu zuten buztina, 1958an Urrunagako urtegiak buztinezko harrobia urez bete zuen arte.
Eltzegileek, lehengairik gabe, labeak utzi behar izan zituzten.
Tailerra 1993an berreskuratu zen, Euskal Buztingintza Museo-Tailer bihurtuta, milaka urteko ofizio hau ahanzturatik berreskuratzeko.
Bertan, euskal zeramika tradizionala ezagutu, eta pieza polit hauek sortzeko teknika ikusiko duzu. Ondoren, museoko dendan ere eros ditzakezu.
Erakusketa
Baserriko lehen solairuan euskal zeramika herrikoiaren antzinako 380 piezako bilduma bat dago ikusgai, erabileraren arabera hainbat ataletan banatuta. Sutarako, mahairako, elikagaien kontserbarako, likidoen garraiorako, eraikuntzarako edo erlijio-erabilerarako zeramikak dira ikusgai dauden piezetako batzuk.
Bilduma Eusko Jaurlaritzarena da, eta aldian-aldian kontserbazio- eta ikerketa-lanak egiten dira.
XVIII. mendeko labea
Eraikinari atxikita, labea lau angeluko oinplanoko elementu arkitektoniko bat da, eta hainbat metroko altuera du. Goiko aldean egosketa-ganbera eta behekoan errekuntza-ganbera ditu. Labea monumentu izendatuta dago, Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean.
Gaur egun, Ollerietako zeramika egosteko, labe elektrikoak erabiltzen dira.
Zeramika tailerra
Zentro honen jarduera erakargarrienetako bat artisau-ekoizpeneko tailerra da.
Egizu bisita bat buztingileak lanean ikusteko, eta lanbidearen teknikak ikasteko. Museoan prozesu osoa ikus dezakezu: piezak tornuan nola lantzen dituzten, 1.000 eta 1.250 ºC arteko tenperaturan nola laberatzen dituzten eta ontzien esmaltaketa eta azken dekorazioa nola egiten den.
Piezak Museoko dendan daude salgai.
LEGUTIO
Ollerias auzoa, 9
Elosu (Araba)
INFORMAZIOA
Tel. 945 455 145
Web
Ordutegia
Astelehenetik larunbatera:
10: 00etatik 14:00etara.
Igande eta jai egunak:
Itxita
TURISMO BULEGOA
Gorbeialdea Koadrila
Bea Murgia plaza
01130 Murgia
Tel. 945 430 440
Email: turismo@gorbeialdea.eus
ESPERIENTZIAK
Nola iritsi
Antzasti Museoa
Zatoz museo bihurtutako baserri honetara, eta ezagutu, modu didaktiko eta atsegin batean, euskal etxe tradizionaletako bizimodua, industria-iraultza betean hazten ari zen Bilboko burgesiaren etxeekin kontrastean.
Antzasti Euskaldunon Etxea, “etxe” kontzeptuaren inguruko museo etnografikoa da.
Museoa baserri batean dago. Bertan, beheko solairuan, landa-inguruneko bizimodu tradizionala birsortzen da, eta bigarren solairuan, Bilbo hiritar eta industrialeko hemeretzigarren mendeko etxe burgesetako bizitza.
Bisitan, adibidez, baserriko gela bat ikusiko duzu, hiriko jangela baten parean, logela bat beste baten aurrean, edo su baxuko sukalde bat eta txapazko beste bat, baina, batez ere, Euskadiko historiarako hain garrantzitsua den garai baten kontakizunaz gozatuko duzu.
Museoa denboraren kapsula bat da, eta arreta handiz apaindutako eta testuinguruan kokatutako giroen eta proiekzioen eta musikaren bidez, bi inguruneetako bizitzeko, aisialdirako eta lanerako modua erakusten du.
Antzastira bisita
Museo hau Antzasti Kultur Elkartearen lanaren emaitza da. Elkarte horrek urteetan zehar zaharberritze-, biltze-, ikerketa- eta katalogatze-lanak egin ditu, aztergai duen garaiaren irudi ahalik eta fidelena lortzeko asmoz.
Ondorioz, logikoa da museoak harreman estua izatea herriko jendearekin, ekoizleekin eta artistekin, eta bertako produktuak dastatzeko bisita gidatuak eskaintzea.
Dendan gazta, artisau-garagardoa, txorizoa eta txakolina (euskal ardoa) eta bestelako produktu naturalak eta ehungintzakoak eros ditzakezu, baita museoko chill out gunean dastatu ere.
Antzastik bisita gidatuak eskaintzen ditu asteko egun guztietan, beti erreserbarekin. Horixe da museoa eta elkartearen lana bere osotasunean ulertzeko modurik onena. Erreserba gutxienez egun bat lehenago egin behar duzu.
DIMA
Artaun, 25.
Dima (Bizkaia)
INFORMACIÓN
Bisita gidatuak asteko egun guztietan. Hitzordua gutxienez egun bat lehenago eskatu behar da.
TURISMO BULEGOA
ESPERIENTZIAK
MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK