TOP 10
02
Urtegiak,
barrualdeko itsasoa.
Hartu bainua, egin igeri edo freskatu benetako hondartza batean, mendien berde ikusgarriaz inguratuta.
Zadorrako sistema osatzen duten 3 urtegiak erreserba bat dira, Natura 2000 Sareko Garrantzia Komunitarioko Leku (GKL) gisa katalogatua.
Pinu baso txikien artean, Uribarri Ganboako urtegiak barnealdeko hondartza bat du, zerbitzu guztiekin eta bandera urdinarekin: Landa. Zure aisialdiaz naturarekin harmonian gozatzeko eta kirol eta jolas jarduerak (arrantza, piraguismoa edo windsurfa) egiteko leku aproposa.
Urtegi hau ingurumen-balio handiko hezegune ikusgarria da, eta milaka espezie bizi dira bertan. Nazioarteko Garrantzia duen Ramsar Hezegune modura izendatuta dago, eta baita Garrantzia Komunitarioko Leku eta Paisaia Bikain izendatua ere.
Urrunagako urtegia habitat ezin hobea da hegaztientzat eta uretako espezie askorentzat. Inguruan, Sorgimendiko eta Zabalaingo atsedenlekuetan mahaiak, parrillak, iturriak eta haur-parkeak daude, eta leku ezin hobea dira eguna aire zabalean pasatzeko, urtegiaren perimetroan paseatzeko eta ur-kirolak egiteko.
Basoz inguratuta, Albinako urtegiaren geografia luzea arrantza maite dutenen paradisua da. 4 kilometroko itsaso txiki bat, bidezidorrekin, ur lasaietan piraguismoa egiteko aproposa.
KOKAPENA
Albina: Legutio
Urrunaga: Legutio
Ullibarri-Gamboa:
Arratzua-Ubarrundia
TURISMO BULEGOA
ESPERIENTZIAK
MUSEOAK ETA PARKETXEAK