top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

03

Saldropoko 
Hezegunea

Egin ezazu milaka urte dituen zohikaztegi baten inguruan paseo atsegin bat.

Saldropoko hezegunea, urpean dagoen hiru hektareako lautada, oso ekosistema berezia osatzen duena, urari lotutako balio ekologiko handiko landaredia eta espezieak dituena.

 

Saldropoko hezegunea zohikaztegi zahar baten gainean dago. XX. mendearen bigarren erdialdean ia desagertu zen arte ustiatu zuten.

 

Parkingean hasten den 2,2 km eskaseko ibilbide zirkularrean zehar egiten du bere perimetroa, erloju-orratzen noranzkoan. Hurbil zaitez Saldropoko Hezegunearen Interpretazio Zentrora, panelen bidez bertako ekosistema eta biodibertsitate aberatsa ezagutzeko.

 

Ibilbide laburrak Gorbeia mendigunearen ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu eta hemendik Otzarretako pagadia ere bisita dezakezu. Zure maskotarekin egin dezakezu, betiere lotuta badaramazu, artzaintzarako gunea delako.

​Aukera aprobetxatu, eta, bidegurutzean, Euskal Herriko basorik xarmagarrienetako bat den Otzarretako pagadirantz joan zaitezke.

Nola iritsi

ZEANURI

PARKETXEA

Gudairen Plaza, 1, Areatza.

Ordutegia:

10:00-14:00 eta 16:00-18:00

Tel. 94 672 9279

Email:gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

ESPERIENTZIAK

Bizikleta elektrikoen alokairua

Bainuetxeak eta tratamenduak

Espeleologia Jentilzubin

MUSEO ETA PARKETXEAK

Antzasti Museoa

Euskal Buztingintza Museoa

Jarraitu ikusten beste top batzuk

Baltzola
eta Mairuelegorreta

bottom of page