top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Esperientziak

relax_balneario_gorbeia.jpg
URKIOLA.jpg

ERLAXATU

Oporrak atseden hartzeko eta norbere burua zaintzeko dira. Gozatu, presarik gabe, erlaxatzeko esperientziez eta emaiozu poz bat gorputzari. Irabazi duzu!

Erlaxazio gastronomikoa

Erlaxatu gure bainuetxe batean. Deskonektatu eta gozatu ingurune paregabe batez eta ur terapeutikoez, eta, amaitzeko, kargatu pilak eskaintza gastronomiko paregabe batekin.

 

Izan terrazan, jangela pribatu batean edo jatetxean, bertako gastronomiako platerak dastatuko dituzu, eta gure bainuetxeetan indarrak berritu. 

 

Basic aukera

Zirkuitu termala + Buffet-a

 

Supreme aukera

Zirkuitu termala + Masajea + Buffet-a


 

Bainuetxeak eta tratamenduak

Antzina, hirietako biztanleak mendietara joaten ziren bainuak, lohi-tratamenduak eta iturburuetako ura hartzera, helburu terapeutikoarekin. Zatoz Gorbeiako bainuetxeak, spak eta terapia lasaigarriak ezagutzera.

HOTEL BALNEARIO AREATZA

Areatza ( Bizkaia )

Tel. 946 572 705 

Email: info@hotelbalnearioareatza.com

Web

www.hotelbalnearioareatza.com

* Gehienez 50 pertsona.

* Aldez aurretik erreserba eginda.

28€/pax

BASIC

44€/pax

SUPREME

Relax Gastronómico

Bainuetxeak eta tratamenduak

Antzina, hirietan bizi ziren pertsonak mendietara joaten ziren bainuak, lohi-tratamenduak eta iturburuetako ura hartzera, helburu terapeutikoarekin. Gorbeian tradizioa berreskuratu dugu.

 

Bainuetxea eta spa mendietan

 

Joan den mendearen hasieran, mendietako iturburuetako urez gozatzea luxutzat jotzen zen.

 

Proposamen honen helburua da luxu hori bizitzea eta edertasun handiko lekuetara hurbiltzea, ur termalen, saunen, bainu turkiarren eta jacuzzien beroa senti dezazun, xarmaz betetako herri txikiz inguratutako ingurune berde baten ikuspegiaz gozatzen duzun bitartean.

 

Esperientziak bainuetxeko zirkuitua edo spa barne hartzen du.


 

Tratamenduak eta masajeak mendietan

 

Tratamendu eta masaje sorta zabala, pilak birkargatu eta etxera itzul zaitezen.

 

Ardoterapia eta tratamendu lasaigarriak, estresak kentzen dizun guztia itzultzeko. Une hau zuretzat da eta Gorbeian aurkituko duzu: mendietako ongizatea.

AREATZAKO BAINUETXE HOTE

Areatza ( Bizkaia )

 

Tel. 946 572 705 

Email: info@hotelbalnearioareatza.com

Web

www.hotelbalnearioareatza.com

* Gehienez 50 pertsona.

* Aldez aurretik erreserba eginda.

15€/pax

BAINUETXEA

25€/pax

TRATAMENDUAK

28/pax

SPA

Balnearios y tratamientos

Diseinatu loreekin

Diseinatu eta sortu ezazu ilerako lore-apaindura bat (koroa, diadema edo tiara) gordetako loreekin edo naturalekin, eta ikasi egitura, konposizioa, kolorea eta testura garatzen.

 

Tailer honek lore-arteari eta tailerra garatzeko materialari buruzko sarrera labur bat dauka barnean.

 

UNA VEZ EN LA VIDA

Zurbano, Arratzua-Ubarrundia. ( Araba )

 

Tel. 696 208 067

Email: info@unavezenlavida.es

Web

www.unavezenlavida.es

* Gutxienez 7 pertsona.

* Aldez aurretik erreserba eginda.

* Larunbatak eta igandeak. Ordutegia: 17:00etatik 19:30era

40€/pax

Diseña con flores
Toca tierra: yoga, brunch y cerámica
0B29A845-1032-4909-8C01-D4255FF18FBF.jpeg

Lurra ukitu: yoga, bruncha eta zeramika

Deskonektatu estresetik, zaratatik eta pantailetatik, eta gozatu goiz batez, zure ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko jarduerak konbinatuz.

 

Esperientzia hau 16 urtetik gorako edonorentzat da egokia. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzak edo esperientzia izatea.

 

Goiza yoga saio batekin hasten da pilatutako tentsioa askatzeko eta ondoren indarberritzeko bazkari osasungarri batekin eta zeramika tailer batekin amaitzen da. Tailer honen bidez gauzak astiro egitearen garrantzia deskubrituko duzu, presarik eta baldintzarik gabe, prozesuaz gozatuz.

 

Bazkaltzeko, tea, kafe espezializatua, txigortuak eta sasoiko produktuak dastatuko dituzu. Elikagaiekiko intolerantzia edo alergiaren bat izanez gero, menua egokituko da.

​LA CABAÑA POTTERY & PLANTS

Sarria, Zuia. ( Araba )

 

Tel. 665 742 622

Email: hola@lacabanapotteryandplants.es

Web

www.lacabanapotteryandplants.es

* Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara.

* Gehienezko edukiera: 10 pertsona.

* Esterillarik ez baduzu,enpresarekin harremanetan jarri bat gordetzeko. 

* Inskripzioa eta ordainketa erreserba bidez egiten da aldez aurretik, webgunearen bidez.

55€/pax

Top 10

Esperientziak

bottom of page