Esperientziak
NATURA ETA TRADIZIOAK
Murgildu zaitez lagunekin edo familiarekin modu atsegin eta entretenigarrian Gorbeiako natura, ondare, kultura eta istorioetan.
Zatoz!
Orozko, Mariren eskutik
Orozko bisitatu, jolas eginez. Ezagutu herria, Mari euskal mitologiaren jainkosaren eskutik.
Herriaren erdialdea zeharkatuko duzu oinez, ordubetez, jolasean. Aurre egin Marik proposatzen dizkizun erronkei: puntu batetik bestera eramango zaituzten pistak ebazteko aurkitu beharko dituzun galderak, argazkiak eta bideoak.
Jarduera bat taldean egiteko, lagunekin edo familiarekin, 4 lagunetik aurrera.
Zatoz Orozkoko turismo bulegora eta deskargatu jokatzeko behar duzun aplikazio mugikorra.
OROZKO TURISMO BULEGOA
Zubiaur plaza z/g 48410
OROZKO
Tel. 946 122 695
Email: turismo@gorbeialdea.com
* Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Uztaila, abuztua eta Aste Santua: egunero irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
JARDUERA
DOAN
Artzain egun batez:
Bisitatu gaztandegi bat
Zatoz gure gaztandegi batera, eta gertutik ezagutu Gorbeian oraindik bizirik dagoen lanbide tradizional bat: artzaintza.
Gaztandegietan, ardi "latxa" ikusiko duzu gertutik, Euskadiko arraza autoktonoa, eta artzain-txakurrek artaldeak mendian nola gidatzen dituzten ikasiko duzu.
Idiazabal Jatorri Deiturako Gazta famatua egiteko prozesua ere ezagutuko duzu, dastatzeaz gain.
Jarduera honetan gaztandegira bisita egingo duzu, artaldearen zaintzari buruzko azalpenak jasoko dituzu eta artzain-txakurraren trebetasunak ikusi ahal izango dituzu.
ATXETA GAZTANDEGIA
Oleta, Aramaio. (Araba)
Tel. 615 742 783
Web
* Aldez aurretik erreserba eginda.
* Gutxienez 6 pertsona.
8€/pax
IRURI GAZTANDEGIA
Legutio (Araba)
Tel. 661 536 325
Email: bostibaietasc@gmail.com
.
Prezioak:
* 10€/ pax
* 12 urte arteko haurrak: 7€/ pax
* 0-3ko ninoak: doan
* Taldea 5 lagunekoa baino gutxiagokoa bada, 50 € ordaindu beharko dituzte guztien artean
* Aldez aurretik erreserba eginda.
10€/pax
Erlezain egun batez
Murgildu erlezaintzaren mundu zoragarrian. Milaka urteko ofizio eta praktika hau Gorbeian bizi-bizirik dago oraindik.
Sartu erlauntzaren barrualdera, erleen mundua bertatik bertara ezagutzera. Intsektu txiki horiek harritu egingo zaituzte haien antolamenduagatik, lanengatik eta eztia eta beste produktu batzuk ekoizteko moduagatik. Mundu harrigarri bat, oraindik deskubritzeke daukazuna.
Jarduera honetan, erlauntzetara eta eztia ateratzeko tailerrera bisita gidatua egingo duzu. Bertan, erleen erakusketa bat ikusiko duzu, abarasketan, eta erleen munduaren azalpena, ezti dastaketa batekin batera.
ALDEKO EZTIA
Uribarri auzoa, Aramaio.. (Araba)
Tel. 603 469 968
Email: im.aldeko@hotmail.es
Web
* Gutxienez 6 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
8€/pax
Eltzegile
Sar zaitez buztingintza-tailer batean, benetako artelanak ikusteko eta sortzen parte hartzeko.
Artisautza pertsona askoren bizibidea izan da eta da, batez ere landa-ingurunean. Ikasi milaka urte dituen lanbide honi buruz, tailer honetan lanean arituta. Eltzegileek buztinez egindako objektu ederrak tornuan landu, egosi eta apaintzeko teknika erakutsiko dizute.
Jarduera honek buztin-tailerrera bisita, eta euskal zeramikaren oinarrizko pieza bat, katilua, artisauekin batera sortzea ditu barnean.
BUZTINGINTZA MUSEOA
Ollerias, Elosu. Legutio (Araba)
Tel. 945 455 145
Email: blanka@euskalzeramika.com
Web
Tailerrak:
Udan (uztaila eta abuztua): ostegun eta larunbatetan
Urteko gainerako egunak: larunbatak
* Gutxienez 5 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
10€/pax
Mikologia Gorbeian
Ezagutu Gorbeiako onddoak eta perretxikoak, mikologia-gidari profesional batek lagunduta. Espezie jangarriak eta toxikoak ikusi eta bereizten ikasiko duzu, eta gainera jakingo duzu non aurkitu eta nola bildu.
Espezie interesgarriak identifikatuko dituzu, hala nola "onddo" bikainak (Boletus edulis), galanperna izugarriak (Macrolepiotas Proceras), "heriotzaren onddo" arriskutsuak (Amanitas Phalloides) eta auskalo zer beste sorpresa.
Mikologia-gida kualifikatu batek ibilbide esklusibo bat diseinatuko du zure taldearentzat aurreko egunetan, ahalik eta espezie gehien dituen gunerik onena aurkitzeko.
MIKOLOGIA GUZTIONTZAT
Tel. 618 39 18 99
Email: info@micologiaparatodos.com
Web
Prezioa:
* Pertsona bat: 29,99€
* Bi pertsona: 44,99€
* 14 eta 18 urte artekoak: 14,99€
* Gutxienez 5 pertsona, gehienez 10.
* 14 urtetik beherako ume bat heldu bakoitzeko, doan, lagunduta
* Iraupena: 4 ordu
* Urte osoan zehar
20€/pax
Aurrera
Bisita gidatua XVII.mendeko jaure
Egin ezazu bisita bat Eusko Jaurlaritzak monumentu kategoriadun Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatu duen 1640ko jauregira.
Ezagutu eraikinaren arkitektura, eta gaur egunera arteko zaharberritze-faseak, prozesuaren irudiak proiektatuz. Bisitaldian, gelen ibilbide bat egingo duzu, eta barruko eta kanpoko espazioek gaur egun duten erabilera ezagutuko duzu.
“Mi castillo de arena”
Mi Castillo de Arena
Zurbao Arrazua-Ubarrundia (Araba)
Erreserbak: micastillodearena.es
Tel. 696 208 067
Email: info@micastillodearena.es
* Gutxienez 4 pertsona.
* Larunbat eta igandeetan 12: 00etan.
* Iraupena: ordubete.
* Bisitak ingelesez edo gaztelaniaz
15€/pax
Bidai bat jatorrira
Ezagutu Euskadi, bere esentziaren eta milaka urteko ohituren bidez, lur honek eskaintzen duen guztia gozatuz, sentituz eta probatuz.
Gastronomiari, monumentuei, ikuskizunei eta paisaiei esker, Euskadi leku ezaguna da mundu osoan. Hala ere, Euskadiren benetako esklusibotasuna bere jatorrian datza.
Euskadiren iraganean, orainean eta etorkizunean egindako bidaia honen bidez, eskualde hau nola eratu den erakutsiko dizugu, besteak beste, harria eta zura eta lehengai paregabeak, mendiko larre estentsiboetako abere-arraza autoktonoak eta herri kirolak, euskal kirolak, oinarri hartuta.
Zu Euskadiren lagun izatea nahi dugu. Horregatik, gure etxeko txokorik intimoenetara gerturatuko zaitugu, eta, esperientzia honen ondoren, zeureak ere izango dira.
Ibilbideak hoteletik egiten den garraioa eta jarduera hauek barne hartzen ditu:
- Kurtzegango Menhirrera bisita, Gorbeiako Parke Naturalean.
- Hamaiketakoa, bazkaria
- Austegarmin lepoa, bere trikuharriarekin
- Pagadiak
- Aizkolarien eta harri-jasotzaileen ikuskizuna.
- Hotelera itzulera.
Informazio oso deskargatu, egin klik hemen.
EUSKAL KIROLAK
Tel. 678273936
Email: aitor@basquesports.eus
Prezioa:
-
8 laguneko taldeak: PVP 3696 €. PVP pax bakoitzeko. 462 €.
-
7 laguneko taldeak: PVP 3633 €. PVP pax bakoitzeko . 519 €.
-
6 laguneko taldeak: PVP 3.546 €. PVP pax bakoitzeko . 591 €.
-
5 laguneko taldeak: PVP 3485 €. PVP pax bakoitzeko . 697 €.
* 8:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera.
* Urte osoan zehar.
* Euskara, gaztelania eta ingelesa.
462€/pax
Atxineta Baserria:
Bisita gidatua
Ezagutu bertako arraza ederrak, eta bildu ahabiak Oletako (Aramaio) nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi txiki batean, "euskal Suitza txikia" izenez ezagutzen denaren bihotzean, bertako paisaiak duen edertasunagatik.
2 edo 3 orduko txango honetan, Pirinioetako behiak eta ahuntz azpigorriak ezagutuko dituzu, ahabi-landareetara bidean. Bertan, nahi dituzun ahabi guztiak bildu ahal izango dituzu, pisatu eta ordaindu ondoren etxera eramateko.
Ahabiak baldintza egokietan landatzen dira, nekazaritza tradizionalaren jarraibideei jarraituz, eta horrek kalitate handiko fruituak ematen ditu, zapore eta propietatez beteta.
Ahabiak jaso ondoren, oreinak oso gertutik ikustearen sentsazio harrigarria sentituko duzu, eta, amaitzeko, Atxinetako ahabien zuku eta marmelada-dastaketa egin ahal izango duzu.
Atxineta Baserria
Oleta, Aramaio (Araba)
Tel.674 503 037
Web
https://www.arandanosatxineta.com/
* Uztaila, eta abuztuko lehenengo hamabostaldia.Igande goizez, 10:30ean, eta arratsaldez, 18:00etan.
*Aldez aurretik erreserba egin behar da.
10€/kg
Baserritar egun batez
Ezagutu Kaiku markako litro bat esne jasangarri lortzeko sekretu guztiak.
Kaikuk kalitate oneneko esne jasangarria eskaintzen digu, hasieratik amaierara, behien eta ingurumenaren zaintzatik hasi eta zure mahaira iristeko teknologia eta logistikaraino.
Baserriko ibilbide ludiko eta hezitzaile baten ondoren, non Kaikuko abeltzain familiek egiten duten lan garrantzitsua ikasiko duzun, probatu markaren produktu gozoak.
Kaiku Baserria
Oiardo, Urkabustaiz (Araba)
Tel. 646 195 668
Email: erreserbak@kaikubaserria.eus
*Egunero
*Iraupena: 2 ordu
*Bisita euskaraz edo gazteleraz
*Ibilbidea eta instalazioak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
Aurrera
6€/pax