top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Esperientzak

URKIOLA.jpg

ABENTURA

Eman bidea zure abenturazaletasunari, Gorbeia beste ikuspegi batetik erakusten dizuten jardueretako bat aukeratuz.

Gorbeia gauez

Entzun ezazu naturaren murmurioa zeru izartsu sinestezin baten azpian, argi-kutsadurarik gabeko ingurune batean, publiko guztientzat egokia den oinezko ibilaldi erraz bat eginda.

 

Erreparatu animalien soinuei, eta ezagutu Gorbeiako faunaren bitxikeriak, parkeko gauetan.

 

Esperientziak gidari laguntzaile bat dakar.

INGURU ABENTURA

Murua, Zigoitia. (Araba)

 

Tel. 635 748 948

Email: info@inguruabentura.com

 

Web

www.inguruabentura.com

*Gutxienez 6 persona. 

*Aldez aurretik erreserba eginda.

28€/pax

Gorbei de Noche

Abentura zuhaitzetan

Hiru aukera hauetako edozeinekin dibertitzea ziurtatuta duzu:

Abentura parkea

Zuhaitzez zuhaitz ibiliko zara zubi tibetarren, tirolinen eta sare-zubien bidez. Zirkuituak publiko guztientzat diseinatuta daude, eta entretenimendua eta heziketa eskaintzen dute.

Arku tiroa

Senti zaitez Robin Hood berbera, milaka urteko praktika honen bidez, eta erakutsi zure trebetasuna eta oreka, dianan asmatzeko.

Orientazio jokua

"Altxorraren bila" jolasaren antzeko orientazio-joko honekin zure abenturazaletasuna piztuko duzu.

HONTZA EXTREM

Oleta, Aramaio. (Araba)

 

Tel. 633 468 947

Email: info@hontzaextrem.com

 

Web

www.hontzaextrem.com

* Erreserbak aurretiaz.

* Orientazio-jolaserako, gutxienez 20 pertsona.

ABENT PARKEA.

13€/pax

ARKU TIROA

3€/pax

2€/pax

ORIENTAZIOA

Aventura en los árboles
Sendas y rincones de Gorbeia

Gorbeiako txoko eta ibilbideak

Aukeratu zure abentura

Nerbioiko iturriak eta otsobidea

Nordic walking-erako edo mendi-ibilaldiak egiteko bidea, otsoek erabiltzen dutena, Nerbioi ibaiaren iturrietara iritsi arte, Gibilloko otso ezezagunetik igaroz. Handik, ibaiaren ibilguari jarraituz, Nerbioi Jauzi ikusgarrira eta Santiago mendiko otsozulora iritsiko gara.

Nordic walking ibilbidea belarrezko itsasoan zehar, eta mendilerroearen profila

Nordic walking ibilbidea, harrizko hormen korridoreen artetik eta Gorobel mendilerroaren, Urduñaren eta Arrastaria haranaren ikuspegi bikaineko bidezidorretatik igarotzen diren larre-bideetan zehar.


Belarrezko itsasoan barrena egingo duzun bide lasaiak baso bat zeharkatzen du, mendilerroaren profilaren ertzean, eta paisaia lau ederrak ditu, zaldi eta ardi latxen artaldeen artean.

Ibilbideak Gorbeian

Antolatu zure egonaldi osoa pentsio erdiko aterpe batean bi gauera arte ostatu hartuta, hainbat jardunalditako txangoak edo bestelako jarduerak egin nahi badituzu.

ULLE GORRI

Irteera  Apregindanako Ulle Gorri baserritik

 

Tel. 647 712 806

Email: ullegorri@gmail.com

Web

www.ullegorri.com

*Aldez aurretik erreserba eginda.

*Gutxienez 8 pertsona.

OTSOBIDE

30€/pax

BELARRESKO ITSASOA

20€/pax

GORBEIAKO ATERPEA

Zeanuri. (Bizkaia)

Tel. 711 776 648 / 946 338 148

Email: info@xertan.es

Web

www.gorbeiakoaterpea.eus

*Aldez aurretik erreserba eginda.

*Gutxienez 8 pertsona.

IBILBIDEAK

45€/pax

Fashion Shoot - Modelo por un día

Fashion Shoot - Modelo, egun batez

Gozatu bestelako esperientzia bat, gogoangarria eta paregabea.

 

Egin argazki batzuk Lucho Rengifo argazkilari ezagunarekin "Mi Castillo de Arena-n", 1640an eraikitako eraikin historikoan.

 

Gozatu, ausartenentzat pentsatutako posatze-ikastaro batekin. Dena, makillajeko eta ile-apainketako adituekin, eta zure estilista propio eta guzti.

 

Barne hartzen ditu: posatzeko tailerra, orrazkera, makillajea, estilista eta argazkiak.

 

“UNA VEZ EN LA VIDA”

BIZITZAN BEHIN

Zurbao, Arratzua-Ubarrundia. (Araba)

Tel. 696 208 067

Email: info@unavezenlavida.es

 

Web

www.unavezenlavida.es

*Aldez aurretik erreserba eginda.

*Gutxienez 10 pertsona.

160€/pax

El mundo de Druku

Drukuren mundua

Belatz bat, zaldiak, artzain-txakurrak… hainbat protagonista ditu animaliengana gerturatzeko trebakutnza-saio harrigarri honek. Errespetua, eta animalia-sena.

 

Zatoz familia osoarekin zakurrekin nola lan egin azaltzen duen erakustaldi batez gozatzera: obedientzia, trebetasun-ariketak… Eta ikusi artzaintza-ariketak artaldearekin, edo belatz-hegaldiak ere. Eta arku-tiroa ere egin dezakezu!

 

Ezagutu eta ikasi animaliak errespetatzen, eta sortu ahaztuko ez duzun lotura berezi bat.

MURGUIA BORDER COLLIE

Bitoriano, Zuia. (Araba)

Tel. 607 832 330

Email: oscar@murguiabordercollie.com

*Erreserba aldez aurretik eginda.

*Gutxienez 8 pertsona.

8€/pax

LURRA Adventure-ORIENTACION-SARRIA-5.jpg
Orientación

Orientazioa

Dibertsioa, heziketa eta ingurunearekiko harremana uztartzen ditu.

 

Gorbeia oso anitza da baso-habitatetan. Kontraste eta atmosfera harrigarriz zipriztindutako agertokia da, naturaz oxigenatzeko.

 

Jarduera tailer txiki batekin hasten da, mendian orientatzeko kontuan hartu behar diren alderdi nagusiak ulertzeko, ondoren taldekako orientazio-zirkuitu bat egiteko.

 

Ibilbideak baso-ingurune ederrak zeharkatzen ditu, osorik inguratuko zaituen paisaia askotarikoan nabigatuz; jardueraren dinamikak eta zirkuituko probek, berriz, talde-lana eta lankidetza sustatzeko helburua dute.

LURRA ADVENTURE

Sarriako Interpretazio Zentroa

Tel. 664 027 346

Email: info@lurra-adventure.com

Precios:

* 4-16 parte-hartzaile: 40 €/pax 

* 3 parte-hartzaile: 50 €/pax

* 2 parte-hartzaile: 75 €/pax

5. ERIBE EXPERIENCIA.jpeg
Gorbeia a caballo

Gorbeia, zaldian

Zalantzarik gabe, Gorbeiako paisaiez gozatzeko modu on bat zaldi baten gainean ibiltzea da.

 

Mundu guztiarentzako esperientzia, hasiberrietatik hasi eta adituetaraino.

 

Aukeratu zurea:

 

Ibilbidea zaldiz

Bizi ezazu zaldi-ibilaldi eder bat egitearen sentsazioa, eta sentitu natura barruan, trostan, aire garbiaz gozatuz.

 

Esperientziak animaliekin interakzioa eta zaldiz paseatzea ditu barruan, eta gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena du.

 

Ibilaldia ponian

 

Abentura zoragarria, etxeko txikienentzat.

Jarduera hau 3 urtetik gorako edonori dago zuzenduta, eta ordubete inguruko iraupena du. Primeran pasatuko duzue.

ERIBE HIPIKA

Eribe (Zigoitia)

Tel. 664 775 618

*Erreserba aldez aurretik eginda

Ibilbidea zaldiz

*Gutxienez 2 lagun, eta gehienez 8.

*Ordu eta erdiko iraupena.

*6 urtetik aurrera.

Ibilaldia ponian

*Gutxienez lagun 1, eta gehienez 5.

*Ordubeteko iraupena.

*3 urtetik aurrera.

Egun ahaztezina 

*Gutxienez 3 lagun, eta gehienez 8.

*5 orduko iraupena.

*6 urtetik aurrera.

18€/pax

15€/pax

60€/pax

Ibilbideak

Bisitak

ERRESERBATU
bottom of page