top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

BALTZOLA

05

Kobazuloak 
eta Elezaharrak

Gorbeiako Parke Naturalak haitzulo ugari ditu, eta horien artean, euskal mitologiari estu lotutako hiru barrunbe ikusgarri daude, bisita bat merezi dutenak: Baltzolako haitzuloa, Mairuelegorretako haitzuloa eta Supelegorreko haitzuloa.

Baltzolako haitzuloa eta Jentilzubi

Baltzolako haitzuloa eta Jentilen zubia ezagutu beharreko naturaren bi obra dira.

 

Kobazuloa estalaktita eta estalagmita bikainak dituen barrunbe bikaina da, erabateko isiltasunaz gozatzeko. Galeria nagusian haitzulo bikain hauen historiari buruzko bi informazio-panel aurkituko dituzu.

 

Euskal mitologian, Baltzola Sugoiren bizilekua da, Mariren senarra den izakia. Mari, Anbotoko dama eta mitologiako erregina izateagatik ezaguna.

 

Baltzola, gainera, mundu mailan ezaguna da eskalada-bide ospetsuengatik. Kirolariak zailtasun-maila handiko bideetan ibiltzen dira bertan. Beraz, baliteke zure bisitan eskalatzaile bat ikustea haitzuloko gangatik zintzilik edo kanpoko pareta malkartsuetan gora. Izan ere, eskalatzeko Euskadiko harkaitzik gogorrenetako bat da.

 

Baltzolara iristeko, Baltzola eta Indusi auzoak lotzen dituen bidezidorra hartu behar duzu. Bide horrek Jentilzubi edo "Jentilen Zubiraino" eramango zaitu.

 

Euskal mitologiak Jentilei, izugarrizko indarra zuten izakiei, egozten die harrizko arku irregular hau. Menditik mendira igarotzeko erabiltzen omen zuten.

 

Baltzolako eremua Kultur-Ondare izendatu Eusko Jaurlaritzak, Monumentu-multzo modura kalifikatuta, bertan dagoen aztarnategi arkeologiko garrantzitsuagatik. Haitzuloaren barrualdea ezin da bisitatu, baina galeria nagusiak eta harainoko ibilaldiak merezi dute.

 

Arropa egokia eraman kobazulora sartzeko, tenperaturak behera egiten baitu; eta baita linterna ere, lekuaz behar bezala gozatzeko.

Cuevas y leyendas
Lehen begiratuan Gorbeia ikusgarria bada, lurpean ikusiko duzuna hain da ederra, ezen kostatu egingo baitzaizu hitzez deskribatzea.

DIMA

TURISMO BULEGOA

Zubiaur plaza z.g.

48410 Orozko


TeL.  946 122 695 

 

Web
turismo@gorbeialdea.com 

ESPERIENTZIAK

Espeleologia

Mikologia Gorbeian

Orientazioa

MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK

Antzasti Museoa

Euskal Buztingintza Museoa

Mairuelegorre haitzuloa

Gerturatu zaitez Gorbeiaren magalera, han baitago Euskadiko lurpeko altxorrik politenetako bat: Mairuelegorretako haitzuloa.

 

Mairuelegorretako haitzuloa eta bere ingurua Euskadin espeleologia praktikatzeko lekurik onenetakoak dira, eta aztarnategi paleontologiko garrantzitsuak ditu.

Galeria ezagunenak Kapera, Atzaparkada, Haitz Handia edo Deabruaren Putzua dira. Sarreratik 300 metrora, mila pertsona har ditzakeen areto handi bat dago, non urtero folklore jaialdi bat egiten den.

 

Mairuelegorretako haitzuloek euskal mitologiarekin duten lotura bere izenean islatzen da (Mairu = Mari), eta jainkosa handiaren bizilekuetako bat dela uste da. Kobazulo horren barruan, gainera, elezahar batzuek altxor handi bat dagoela diote, idi-larru batean ezkutatuta.

 

Haitzuloen labirinto eder hau penintsulako lurpeko sareetan bigarrena da, 12,5 kilometroko garapenarekin eta 215 metroko sakonerarekin. Bertan, ur-korronteek 5 maila ezberdin induskatu dituzte.

 

Haitzuloaren barrualdea bisitatzeko baimena behar da, eta gida espezializatu batekin egin, baina aukera duzu zure kabuz paseo bat emateko aho nagusiraino, edertasun bereziko paraje batean zehar.

 

Behar baduzu, eskatu gure turismo-bulegoetan zerbitzu hori eskaintzen duen enpresaren informazioa.

Supelegor haitzuloa

 

Itzinako biotopo babestuaren inguruan dagoen Supelegor haitzuloa zulo ikusgarria da, 20 x 20 metroko arkupe karratu erraldoia duena.

 

Duela 110 milioi urte inguru itsaso bero eta ez oso sakonetan hazi ziren koralezko arrezifeak dira biotopoa osatzen duten kareharrizko arroken jatorria. Euri-urak urteetan zehar zizelkatu ditu, formazio eta barrunbe kopuru amaigabea osatuz, eta horien artean dago Supelegor haitzuloa.

 

Bada Itzinako Biotopoa harri bihurtutako Noeren Arkarekin alderatzen duenik; izan ere, harriz, leizez eta zuloz osatutako labirintoan fauna berezia ezkutatzen du, eta izaera misteriotsua hartzen du lainopean. Agian horregatik uste da Supelegor Mari jainkosaren, euskal mitologiako erreginaren, egoitzetako bat dela.

 

Diotenez, Mari lokartu egin zen oraindik bizirik zegoen arrezifean, olatuen hotsarekin, eta, esnatu zenean, itsasoak jada prest zituen lurpeko gelak beretzat.

 

Itzinako paradisu malkartsu horretan barneratzeko eta Supelegor haitzuloa bisitatzeko, gida profesional batekin sartzea komeni da. Turismo bulegoetara joan informatzera. Segurtasuna oso garrantzitsua da.

 

Kobazuloa bisitatzera animatzen bazara, eraman linterna txiki bat. Barneratzen zarenean, argi naturala sartzen den barrunbe bat ikusiko duzu, eta, bertan, oroimenerako argazki polit bat atera ahal izango duzu.

MAIRUELEGORRETA

ZIGOITIA

INTERPRETAZIO ZENTROAK - PARKETXEAK

Araba

Lekanda z / g, 01139 Sarria.

 

Tel.  945 430 709

Posta elektronikoa: parquegorbeia@parques.araba.eus

Ordutegia udan

Asteartetik igandera:

10: 00-14: 30 eta 16: 00-19: 00.

Neguko orduak

Asteartetik ostiralera:

9: 00-15: 00 

Asteburuetan:

10: 00-14: 30 eta 15: 30-17: 30

TURISMO BULEGOA

Gorbeialdea Koadrila

Bea Murgia plaza

01130 Murgia

Tel. 945 430 440

Web

turismo@gorbeialdea.eus

ESPERIENTZIAK

MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK

Nola iritsi

bottom of page