TOP 10
06
Goiuriko
Ur-jauzia
100 metroko ur-jauzia, begiratoki bat bistekin; gutizia natural bat, ikusmirarekin atsegin hartzeko.
Gorbeiako Parke Natural osoan nagusi den natura basatiak irudi ikusgarriak eskaintzen ditu, eta horietako batzuen jatorria Kantauriko isurialdeko ibaien etengabeko higadura da: Goiuri herria Gorbeiako Parke Naturalaren mugan dago.
Bertan, Jaundia eta Basabe errekek Oiardo ibaira lotzen dute euren emaria, 105 metroko desnibela duen kareharrizko malkar batetik amiltzen dena, ikuskizun harrigarria eskainiz.
Esaten denez, lamia baten sorginkeriak "Urjauzi" izeneko inguruko artzain bati ur-amildegi eder honen itxura eman zion, bere ispilu magikoa lapurtu ziolako. Kondairaren arabera, hutsune handia utzi zion.
Goiuriko ur-jauzia, hain zuzen ere, horregatik da ederra: denboraz kanpoko itxura birjina duelako.
Ur-pareta ikusgarriak zentzumenak desafiatzen ditu, argazki ederrak utziz, batez ere euri-sasoian edo izotza urtzerako garaian.
Gorbeiako Parke Naturaleko altxorretako baten aurrean gaude, zalantzarik gabe. Altubeko gainetik sartu eta Izarratik igarota iritsi ahal izango zara bertara, Urduñarako errepidea jarraituz. Goiuriko Begiratokitik ur-jauziaz goza dezakezu.
Sarbideak eta balkoiak, behar bezala egokituak, segurtasun osoz uraren ahalmenaz jabetzeko aukera emango dizuten irudiak eskainiko dizkizute.
Koadro natural zoragarriak mendi-hegalen arteko kontrastea nabarmentzen du. Bata, higatua, erkametzez errematatua. Bestea, hezea eta iluna, pago hostotsuz estalia, Euskadiko baso zabalenetako baten ataria.
Kapritxo natural hau paisaia-multzo bikain baten parte da, ezinbestekoa inguru honetara egindako bisitan.
URKABUSTAIZ
TURISMO BULEGOA
ESPERIENTZIAK
MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK