TOP 10
07
Itzinako Biotopoa
Bisita ezazu Gorbeiako Parke Naturalaren bihotza. Zerbait handiaren parte sentituko zara bertan.
Itzinako mendigunea, airetik ikusita, ingurutik altxatzen den goi-lautada harritsu ikusgarria da, 1.000 metrorainoko altuera duten hormen gailur batez inguratua, barrualde hustua babestuz.
Duela 110 milioi urte inguru itsaso bero eta ez oso sakonetan hazi ziren koralezko arrezifeak dira mendigunea osatzen duten kareharrien jatorria. Haitzak iragaztean pitzatzen dituzten euriak dira lurpeko kobazulo erraldoien erantzule; bertan, lurrazpian, estalaktita eta estalagmita ugari daude.
Barrualdean, harri-labirinto itzel bat leku malkartsuenetan hazten diren pagoekin nahasten da. Pago horiek baso txikiak osatzen dituzte, eta salamandrak, igel gorriak, muxar grisak eta azeriak babesten dituzte.
Haitzetan harkaitz-sugandilak, sai zuriak, belatzak, belatxingak eta kobazulo eta zuloetan saguzarrak bizi dira.
Itzina ekosistema natural babestua da, eta katalogatutako 175 goroldio- eta hepatika-espezie biltzen ditu.
Ikaztegien eta artzainen txabolen hondarrak, historiaurreko aztarnategien ondoan, dira gizakiaren lanaren lekuko. Elurtegi baten hondakinak ere badaude bertan; aurreko mendearen erdialdera arte Orozko izotzez hornitzen zen bertatik. Izotza, elikagaiak kontserbatzeko erabiltzen zuten.
Itzinan Supelegor leize ikusgarria ere ikusiko duzu, Mariren bizilekuetako bat. Mari euskal mitologiako jainkosa da, eta ekaitzak leherrarazten ditu suzko suge itxura duen bere senar Sugaarrekin lur azpian elkartzen denean.
Eraman linterna txiki bat, bisita egiteko. Barruan, argi naturala zeharkatzen duen barrunbe bat dago: leku ederra, oroimenerako argazki bat ateratzeko.
Segurtasuna oso garrantzitsua da. Paradisu malkartsu honetan sartu baino lehen, joan turismo bulegoetara eta Parketxeetara, informazioa jasotzera.
OROZKO
TURISMO BULEGOA
IBILBIDE GIDATUAK
Xertan: Gorbeiako Aterpea
711 776 648/946 338 148
info@xertan.es www.gorbeiakoaterpea.eus
Inguru Abentura
635 748 947 info@inguruabentura.com www.inguruabentura.com
MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK
ESPERIENTZIAK
Orozko Mariren eskutik
Parapentea Gorbeian
Bidaia bat jatorrira