Azokak eta Merkatuak
Azokak gure ohituren eta tradizioen ospakizuna dira.
Nekazaritza eta abeltzaintza azoka tradizionalenetatik hasi, eta proposamen berrietara, guztiak dira topagune.
Zatoz gure azoketara, gure kultura gertutik bizitzera, eta baserritarrekin hitz egitera, baratzetako produktu freskoak eskaintzen baitituzte.
Dantzatu jota bat txistu eta danbolinaren erritmoan, eta ezagutu Euskadiko ohiturarik errotuenetako eta politenetako batzu: euskal kirolen erakustaldiak, artzain txakurren erakustaldiak eta dantza tradizionalak.
Azokak artisautza erosteko, Gorbeian egindako produktuak dastatzeko eta ganadu erakusketak ikusteko lekua dira: tamaina handiko behi eta idiak, bertako arrazako ardiak, ahuntzak eta txerriak.
Txakolin on batek, sagardo batek, txorizodun talo batek, musikak eta giro onak guk diogun gauza bera esaten eta egiten lagunduko dizute: “Aupa!”, agurtzeko, eta “goazen!”, behar duzuna egitera abiatzeko.
Azoken egutegia aldatu egiten da urtez urte.
Ekitaldiak