top of page
Museoak
07
Aratzako Parketxea
Aprobetxatu zure denbora, eta egin bisita bat zentro honetara. Ezagutu Gorbeiaren, Euskadiko parkerik zabalenaren, xarma osoa.
Areatzako Interpretazio Zentroa harrizko eraikin eder batean dago, eta hiru solairu ditu, Gorbeiako gurutze mitikora igotzeko bidearen itxura dutenak. Horrela, solairu bakoitzaren gaiak altuera-tarte bati lotuta daude:
Beheko solairuan, lurpea eta beheko aldea: ibaiak eta ibaiertzak, uraren indarra, herriak eta larreak.
Lehenengo solairuan, basoa eta bertako biztanleak. Baso-ustiategiak eta egitura geologikoak.
Bigarren solairuan, harkaitzak eta haien forma kapritxozkoak, haitzuloak eta gurutzerainoko bidea egiten duen mendiko belardia.
Areatzako parketxeak hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nola egun bakarreko turismo-ibilbideak parkearen inguruan, inguruko beste museo batzuetara bisitak eta ingurumen-ibilbideak Gorbeiako Parke Naturaleko hainbat lekutan zehar: Atxularko Begia eta Supelegor haitzuloa, Arraba eta Kargaleku, Saldropoko hezegunea eta Atxuriko pasabidea.
KOKAPENA
Gudarien Plaza, 1. Areatza.
KONTAKTUA
Tel. +34 946 739 279
Email:gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus
Ordutegia:
* Apiriletik urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
* Azarotik martxora: 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 17:30era.
Nola Iritsi
bottom of page