top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Museoak

Museo_mie_gorbeia2.jpg

06

Eztiaren Museoa

Hartu parte museo interaktibo honetan, eta ikasi eztia nola egiten den eta abaraskak nola antolatzen diren.

Murgiako herriguneko harrizko etxe polit batean dago, eta erlezaintzaren mundu zoragarrian sartuko zaitu. Bertan, Gorbeia aldean egindako eztia non eta nola ekoizten den ikasiko duzu, modu interaktiboan.

 

Erleak, egiptoarrek eta erromatarrek orain mende asko jada gurtzen dituztenak, kolonietan bizi dira erlauntzetan, non erle langileek beren elikagaiak, polena eta eztia lantzen dituzten.

 

Museoan erlauntzak maneiatzeko eta eztia eta haren deribatuak egiteko erabili ohi diren tresnak eta hainbat elementu daude ikusgai.

 

Usaimenari buruzko atal bat, irudiak eta hainbat panel interaktibo dira museoa txikienentzako gune dinamiko bihurtzen dutenak. Erauzketa-gela leku ezin hobea da urre likido honen bilketa ikusteko.

 

Denda askotan eskura dezakezun jakia da Gorbeiako eztia. Museoa Gorbeiako Erlezainen Elkartearen egoitza ere bada, eta eztiaren inguruko esperientzia eskaintza zabala eskaintzen du, erlauntzak bisitatzea barne.

 

Museoa bisitatzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Bisitak goizez eta arratsaldez egiten dira, egunero, gutxienez lau laguneko taldeentzat. taldeentzat.

KOKAPENA

Oregi Etxea.

Domingo de Sautu kalea.

Murgia (Araba)

KONTAKTUA

Tel. +34 945 430 167/+34 945 430 440
Ordutegia:
* Azarotik martxora:
- Igandeetan, 12:00etatik 14:00etara
* Martxotik ekainera, irailetik urrira:

- Asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etik 13:30era.
* Aste Santua, uztaila eta abuztua:
- Asteburu eta jaiegunetan: 11:00etatik 13:00etara

PREZIOA

Sarrera doan

 

Museoa hainbat ordutegitan bisita dezakezu, gutxienez lau laguneko talde batentzat bisita gidatua hitzartuta.

 

Bisita gidatuetarako erreserben telefonoa: + 34 645 844 087

 

Bisita gidatuaren prezioa: 5 € pertsonako.

Museo_mie_gorbeia2.jpg

Nola Iritsi

Jarraitu ikusten beste top batzuk

Baltzola
eta Mairuelegorreta

bottom of page