Museoak
05
Errementariaren Museoa
Zatoz gugana iritsi den lanbide zaharrenetako bat eta haren lan-teknikak ezagutzera, mende askotan zehar aldaketa handirik gabe mantendu zirenak.
Errementariaren museoak Iturrondoko sutegia izan zena irudikatzen du bere elementu guztiekin.
Errementariek mota guztietako erremintak eta piezak sortzen zituzten, batez ere, landa-lanetarako, etxeak eraikitzeko, etxeko lanak eta beharrak egiteko edo laborantzako animaliak perratzeko. Horregatik da garrantzitsua landa-eremuetako gizarteen eguneroko bizitzarako eta funtzionamendurako.
Museoak sua duen ingurune txiki bat du, eta, bertan, tenperatura altuak lortu behar ziren burdina urtzeko. Tenperatura horiek lortzeko, egur-ikatza gehitzen zioten suari, eta airea sartzen zuten hauspo handi batzuekin.
Multzoa osatzeko, zenbait ingude, tamaina desberdineko iltzeetarako kalibre moldeak, ferratzeko zaldi bat eta lanbideak berezko zituen tresna ugari daude.
Gorbeiako pagadiak bisitatzen dituzunean, erreparatu pagadi lepatu ospetsuei, bertatik ateratzen baitzen burdinoletarako egur-ikatza.