Museoak
04
Orozkoko
Etnografia Museoa
Ezagutu XVIII. mendeko jauregi batean kokatutako museo hau, Gorbeiako euskal kultura eta tradizioen berezitasunei buruz ikasteko.
Erakusketa interaktiboa denez, adin guztietarako da aproposa. Ikus-entzunezko baliabideak eta maketak ikusi daitezke bertan.
Bisita beheko solairuan hasten da. Bertan, Orozkoko harana ezagutuko duzu: historiaurrea, bere kobazuloekin; erdi aroa eta gazteluak; eta ibarrean hitz egiten zen eta erabiltzen jarraitzen den euskararen ezaugarriak.
Inguruko eraikin esanguratsuenak ezagutuko dituzu: eliza eta baselizak, oinetxeak, jauregiak, dorretxeak eta baserriak.
Lehen solairuan, ibarreko bizimodu tradizionala eta ibaiak energia-iturri gisa duen garrantzia eta burdinola eta errota ugarietan duen erabilera lantzen dira. Horrez gain, komunikazio-bideak, gizarte-antolaketa eta izaera erlijiosoa jorratzen dira, jendearen bizitzan beti presente dauden gaiak.
Nekazaritzarako erabiltzen zituzten tresna bitxiak ikusiko dituzu, edo baita ogia nola prestatzen zuten edo eztia nola lortzen zuten ere.
Gorbeiako goiko aldeetan gizakiak zuen presentzia da bigarren solairuko gaia. Hemen, antzinako lanbideak ezagutuko dituzu: egurgileak, ikazkinak eta artzainak, eta latxa arrazako ardi bat ikusiko duzu bere artzain-txakurrarekin batera.
Gainera, etxea babesten ikasiko duzu, Orozkoko haranean egiten zuten eta jarraitzen duten bezala, eta pena handiz erakutsiko dizugu Gorbeiako azken hartza. Lehen aldiz entzungo duzu Kirkiñausi hitza eta harritu egingo zara Neberabaltz, naturak sortutako hozkailua, ikustean.
Museo hau Orozkoko turismo-informaziorako bulegoa ere bada. Bertan, bisitatzeko jarduera eta proposamen guztien berri jaso dezakezu.
KOKAPENA
Zubiaur plaza z/g Orozko
KONTAKTUA
Tel. +34 946 339 823
Email: museoa.orozko@bizkaia.org
Web
Ordutegia:
Astearte, asteazken, ostegun, igande eta jaiegunetan: 10etatik 14etara
Ostiral eta larunbatetan: 10etatik 14etara eta 16etatik 18etara
Astelehenetan: itxita
Uztaila eta abuztua: egunero zabalik 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.